mikelgs

joined 4 years ago
MODERATOR OF
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Zer ote da SLJ? Argitalpen hau komunitate honetan eginda... software libre jaia agian? Ia-ia! Solstizio Libre Jaia da.

Gurpil bat martxan jarri dugu. Urtean bitan, gutxienez, su emango diegu gure GAFAM erabilerei. Linux Party moduko elkarretaratzeak egingo ditugu. Oraingoan, urte berria ondo hasteko hiru lagun elkartu ginen. Egindakoen artean:

  • Linux Lite jarri genion portatil txiki zahar bati: 32bit, 1 RAM, 30 GB disko gogorra (2008 ingurukoa eta XP zeukan) oso motel zebilen, baina instalatu da.

  • Beste zahar-zahar bat ez ukitzea erabaki genuen: 200 MB baina gutxiagoko RAM zeukan.

  • Manjaro XFCE jarri nahi izan genion berriago bati: Lenovo 64 bit, i3, 8 GB RAM, 1000 GB disko gogorra. Abio bikoitzarekin. Baina kale egin zuen, Windowseko datuen partizioa txikitzerakoan errorea eman zuen. Jabea pozik joan zen, linux instalazioez oinarrizkoa ikasi zuelako. Etxean probak egiteko gai sentitu zen.

  • Luberri.04.5_Ub jarri genion Lehen Hezkuntzako irakasle bati. Sony vaio. 64bit, i3, 4GB RAM, 500 GB disko gogorra. Bitxikeria: "Assist" izeneko botoitxoa dauka portatilak, arrankean gelditu eta F11... aukeren berri emateko.

Ekinozioan norbait animatzen bada, aurrera. Eta udarako solstizioan seguru, Oiartzunen ez, beste nonbait... SLJ egingo dugu!

BOTEA: Kriantza botila bat.

1
Orain (lemmy.eus)
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Orain hitza nondik zetorren ez nion inoiz galdetu neure buruari, baina euskaraz oso ondo ez dakien lagun batek aurrekoan mezu bat bidali zidan eta "horain" idatzi zuen... Ostras! Gaztelaniazko hora, ahora... hitz horiekin lotuta egotea logikoa litzateke, ezta?

Mastodonen galdetu nuen (hemen) eta erantzun ederra jaso nuen!

"EHHEn latinezko "hora" aipatzen dute jatorri probabletzat, erromantzezko aldaera batetik heldua datekeela baztertu gabe."

 

Interesgarria iruditu zait eta, gordeta gelditu dadin, hemendik modu gurutzatuan argitaratzen dut hau:

I have been learning a lot thanks to Lemmy and the people behind it, so I wanted to contribute a bit back by making some easy-to-follow video tutorials.

I have also made the same video in Spanish: https://www.youtube.com/watch?v=h50M6jYZ8YU

As a beginner myself, I do have a level of concern that I might teach something incorrectly, or that I might expose others to security risks and liabilities. I hope that these concerns are not well-founded, but I am open to criticism!

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Gauza arraro bat gertatu zait eta uste dut aurretik behin gertatu zitzaidala: mugikorrean neuzkan lasterbide guztiak gris jarri zaizkit eta ez dabiltza. Berriak sortu behar izan ditut. Ez zen aplikazio baten arazoa, denetarik zegoen: Firefox nabigatzailearekin sortutako web orri lasterbideak, DuckDuckGo nabigatzailearekin jarritakoak, Shazam aplikazioaren "entzun eta identifikatu" lasterbidea... Norbaitek badaki zergatik izan daitekeen?

 

Hemendik modu gurutzatuan argitaratua: https://lemmy.ml/post/79973

Interesgarria, oso dibulgatzaile ona dela iruditu zait.

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Ez naiz saiatu egiten, baina interesgarria iruditu zait hemen partekatzea. Beste komunitate batetik birbiladi dut hona, eta lemmyn hori egiten ikastea zen beste helburu bat 😄

1
Orburu kontserba (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Alkatxofa, artixot edo orburu kontserba egiteko prozedura jasotzeko gogoa nuen aspalditik. Araban ikasi dut hau egiten, urtero apirilaren amaieran edo maiatzean, familia osoa elkartuta. Hauek dira 2021eko zifrak:

  • 91 dozena alkatxofa (1000 ale inguru) 264€
  • 3,5 kg limoi: 10€
  • Flaskoentzat tapa berriak: 17€
  • Flaskoak urtean zehar gordeak, doan
  • (+ ura + gatza)

Guztira 110 flasko atera dira, bakoitzaren kostua 2,65€ izan da (gure goiz pasa doan, noski).

Bitxikeria: 7000 m2 dauzka 1000 orburu eman dituen soroak.

Dokumentu honetan azaldu dut prozedura.

OHARRA: ez erabili prozedura hau beste edozein barazkirekin. Zainzuriak eta bestelako produktu batzuk arriskutsuak izan daitezke, botulismoa eragin dezakeelako gaizki eginez gero.

 

Atari hau gomendatu berri didate, ez dut ondo ezagutzen, baina hemen partekatzen dut, berari buruzko zalantzak argitu edo elkarri gomendioak egiteko: Audiobook Bay (ABB)

1
Podcastak.eus (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

2017an jarri zen abian Podcastak.eus proiektua, euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea. Webgune honek era beran podcast propio bat du eta bertan euskal podcastingaz aritzen da Egoitz Lizaso, gonbidatu bereziekin sarritan. Aupa zuek!!!

 

A ze albiste ona, EITB bidez audioak eskuratzeko atari berri hau! Ongi etorri EITBPodkast!!

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Podcastak, audioliburuak... nahi ditugunean, internet bakarrik dugula asumitu dezakegu. Baina begiratu duzu zure herriko liburutegian? Litekeena da gauza gutxi eta zaharrak egotea, baina batzuk eder-ederrak izango dira...

CD euskarrian baldin badaude, norberak ikus dezala ea ordenagailu batean sartuz audio fitxategiei kopia-itsats egiteko aukera dagoen. Mugikorrera pasa eta erosoago entzuteko, kalean goazela-edo. Copyright-a duten lanak baldin badira, ez zabaldu interneten modu traketsean eta listo, arazorik ez.

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Whatsapp erabili beharrean, alternatiba onenak XMPP eta Matrix direla orokortu da azkenaldian (Telegram eta Signal ez, beraz ;-)

Kontua da matrix erabiltzen hastean Element aplikazioa dela ezagunena (F-droid bidez instalatzea posible da). Probatzen hasteko, matrix.org instantziarekin sortu ohi da kontua lehenengo, dohainik eta erraza delako.

Ordea, zer gertatzen da zerbitzari gertukoago bat erabiltzen hasi nahi duzunean? Sortuta daukazun erabiltzailearen talde eta elkarrizketa guztiak galdu beharrean, migrazioa egiten laguntzen duen tresna hau probatu dut eta oso ondo funtzionatu du: https://ems.element.io/tools/matrix-migration

Egoera honetan bazaude, probatu eta galdetu lasai zalantzarik baduzu!

PD: eskerrik asko Aitor, tresna honen berri emateagatik!!

view more: ‹ prev next ›