Tailandiar gastronomiako errezeta zabalduenetakoa da Pad Thai platera. Esango nuke oinarrizko osagaiak arroz tailariniak, tamarindoa, kakahueteak... direla.
Gaztelaniaz tutorial fidagarri bat honako hau dela esango nuke, egileak hango jatorria baitu.
Nik batez ere bere jarraibideak segi ditut. Prozesua kaotiko samarra egin zait, ohitura faltagatik: gauzak egiteko ordena, zartagin bat beharrean bi, hamaika gopor edo edukiontzi nire inguruan osagai erdi prestatuekin... Baina goxoa atera da azkenean ππ
Erabili ditudan osagaien argazkia:
Eta emaitza:
Zuk probatu izan duzu? Eta egin? Partekatu esperientzia nahi baduzu!