Zer ote da SLJ? Argitalpen hau komunitate honetan eginda... software libre jaia agian? Ia-ia! Solstizio Libre Jaia da.
Gurpil bat martxan jarri dugu. Urtean bitan, gutxienez, su emango diegu gure GAFAM erabilerei. Linux Party moduko elkarretaratzeak egingo ditugu. Oraingoan, urte berria ondo hasteko hiru lagun elkartu ginen. Egindakoen artean:
-
Linux Lite jarri genion portatil txiki zahar bati:
32bit, 1 RAM, 30 GB disko gogorra (2008 ingurukoa eta XP zeukan) oso motel zebilen, baina instalatu da.
-
Beste zahar-zahar bat ez ukitzea erabaki genuen:
200 MB baina gutxiagoko RAM zeukan.
-
Manjaro XFCE jarri nahi izan genion berriago bati:
Lenovo 64 bit, i3, 8 GB RAM, 1000 GB disko gogorra. Abio bikoitzarekin. Baina kale egin zuen, Windowseko datuen partizioa txikitzerakoan errorea eman zuen. Jabea pozik joan zen, linux instalazioez oinarrizkoa ikasi zuelako. Etxean probak egiteko gai sentitu zen.
-
Luberri.04.5_Ub jarri genion Lehen Hezkuntzako irakasle bati.
Sony vaio. 64bit, i3, 4GB RAM, 500 GB disko gogorra. Bitxikeria: "Assist" izeneko botoitxoa dauka portatilak, arrankean gelditu eta F11... aukeren berri emateko.
Ekinozioan norbait animatzen bada, aurrera.
Eta udarako solstizioan seguru, Oiartzunen ez, beste nonbait... SLJ egingo dugu!
BOTEA:
Kriantza botila bat.