Errezeta Begetalak

1 readers
0 users here now

Landare eta onddoz egindako errezetak partekatzeko komunitatea, baita gomendio eta esperientziak zabaltzeko ere

Arauak

Errezetak

founded 4 years ago
MODERATORS
1
1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Amama Eluren errezeta da hau

Osagaiak:

  • Udare-tomate ondo helduak, nahi adina kilogramo. 20kg-rekin 3 etxetarako urte osorako iten zun amamak.
  • Lapikoa
  • Tomate-prentsagailua
  1. Tomateak zati handitan moztu, tomate laurdenetan edo.
  2. Lapikoa tomatez bete eta oliba-olio zurrusta on bat bota, lapikoa ez erretzeko.
  3. Lapikoa sutan jarri tapaz estalita. Hasieran sua altu tomateek ura askatu dezaten. Noizbehinka tomateak nahastu hondoan ez itsasteko.
  4. Ura mamiaren alturara iristean, ura kendu eta berriz berotzen utzi. Prozesua errepikatu likidoa lodiagoa izan arte (neurria esperientziaz hartzen zaio).
  5. Egosteko ordua. Presiopeko lapikoarekin, 20-30 minutuz egosi. Ohiko lapikoarekin, ordubete inguruz.
  6. Bitartean erabiliko dituzun poteak jaboiez garbitu.
  7. Beharrezko denbora pasatakoan, egositako tomateak prentsagailutik pasa. Galbotak¹ berriro ere pasa pare bat aldiz, erabat zukutu arte.
  8. Poteak goraino bete tarte txiki bat utziz (tapa ikutu ez dezan) eta hozten utzi, tapa irekita. Bestela hartzitu ingo da.
  9. Hotzagoak egotean, tapaz ondo itxi. Lapikoaren hondoan trapu bat jarri eta gainean poteak sartu, elkar asko ikutu gabe. Maria bainutan egosi, presiopean 25-30 minutuz. Presiogabekoarentzako denbora ez dakit, ordubete seguruenik.
  10. Denbora igarotakoan, egunkari paper baten gainean hozten utzi. Une honetan, beiraren berotasuna dela eta, hausturei oso sentiberak dira, beraz tantuz ibili eta behintzat epeldu arte hozten utzi.

Disfrutatu eta ikasi zuen zaharrengandik!

1: Galbotak, galautsak, galtxikinak; granza gazteleraz: Azal eta haziez osatutako soberakinak.

2
1
Orburu kontserba (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Alkatxofa, artixot edo orburu kontserba egiteko prozedura jasotzeko gogoa nuen aspalditik. Araban ikasi dut hau egiten, urtero apirilaren amaieran edo maiatzean, familia osoa elkartuta. Hauek dira 2021eko zifrak:

  • 91 dozena alkatxofa (1000 ale inguru) 264€
  • 3,5 kg limoi: 10€
  • Flaskoentzat tapa berriak: 17€
  • Flaskoak urtean zehar gordeak, doan
  • (+ ura + gatza)

Guztira 110 flasko atera dira, bakoitzaren kostua 2,65€ izan da (gure goiz pasa doan, noski).

Bitxikeria: 7000 m2 dauzka 1000 orburu eman dituen soroak.

Dokumentu honetan azaldu dut prozedura.

OHARRA: ez erabili prozedura hau beste edozein barazkirekin. Zainzuriak eta bestelako produktu batzuk arriskutsuak izan daitezke, botulismoa eragin dezakeelako gaizki eginez gero.

3
 
 

Ez dakit errezeta begetal bezala kontsideratu daitekeen eta errezeta bera oso sinplea da, baina bideoak grazia egin dit eta partekatzeko modukoa iruditu zait.

Liburua "Entangled Life: How Fungi Make Our Worlds, Change Our Minds & Shape Our Futures" da, Merlin Sheldrake biologo ingelesarena. Interesgarria dirudi: https://en.wikipedia.org/wiki/Entangled_Life

4
1
Limoncello (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Osagaiak

  • Sei-zazpi limoi (komeni da limoiak ekologikoak izatea, azala besterik ez dugu erabiliko eta ez dugu pestizidarik irentsi nahi).
  • Vodka edo pattarra (horrela ei da euskaraz "aguardiente").
  • 3 litro ur.
  • 1 kg azukre.

Prozedura

  • Zuritu limoiak (ikusi oharrak).
  • Bota litro bat vodka edo pattar limoiaren azalak alkoholean erabat hondoratzen utziko dizun edukiontzi batera.
  • Estali edukiontzia film garden batekin eta gorde ezazu leku ilun eta lehor batean astebetez (alkoholari limoi azalen olio guztia ateratzen lagun diezaiokezu egunero egurrezko koilara batekin maitekiro eragiten badiozu).
  • Astea igarotakoan, hiru litro ur jarri behar dituzu sutan, eta epel (ez bero) dagoenean kilo bat azukre bota behar diozu.
  • Eragin urari (berriz ere maitekiro, ez dugu ura mareatu nahi) azukrea erabat integratuta dagoen arte (ikusi oharrak).
  • Utzi azukre-jarabea erabat hozten.
  • Atera limoien azala mazeraziotik eta nahastu alkohola azukre-jarabe hotzarekin.
  • Sartu dena botiletan eta utzi botilak bake santuan bi egunez.
  • Oso hotz edan!

Ohar oso garrantzitsuak (gehienbat azkena)

  • Oso garrantzitsua da limoien azalaren zati zuria ez hartzea, azaleko olioak bakarrik nahi ditugulako. Inbertitu denbora limoiak ondo zuritzen edo likore mikatza lortuko duzu.
  • Azukre-jarabea egiten ari zarenean, ura ez da irakin behar, baina lehenengo burbuilak ateratzen diren punturaino utzi behar da berotzen.
  • Prozesu osoa bukatu arte, egunean behin "Bella ciao" abestia entzun behar duzu. Gainera, abestia entzuten duzun bitartean, Wikipedia irakurri behar duzu kantu hau erresistentzia antifaxista partisanoaren ereserki adoptatua izan zela ikasteko (eta gaur egun ere antifaxismoaren ereserkietako bat dela), ez Netflixeko soinu banda aberrantea eta erabat lotsagarria.

«È questo il fiore del partigiano, morto per la libertà!»

5
1
Polboroiak (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Osagaiak

  • 500 g irin
  • 125 g almendra ehotu, zuk zeuk ehotu dezakezu edonola
  • 125 g azukre
  • 2 koilaratxokada kanela hauts (edo kakao, limoi-azal...)
  • 230-250 g koko olio (urtu dadin berotzea komeni da)

Prozedura

  1. Sartai batean almendra berotu, hezetasuna kentzeko. Irinarekin berdin egin
  2. Irina hozterakoan, bahetu edukiontzi haundi batera ta bertan almendra gehitu
  3. Azukrea, kanela eta olioa gehitu (230 gehitu eta gehiago behar badu soilik gehitu)
  4. Edukiontzian bertan oratu. Ore malgu bat geratu behar da, baina ez biguinegia (bestela forma galduko dute laberatzean)
  5. Orea gainazal lau batean zanpatu, 6 mm inguruko lodiera eduki arte. Arrabolaz edo eskuz egin daiteke
  6. Polboroiak oretik moztu, edalontzi batekin edo, eta labe-paperdun labe-erretilu batean jarri, elkarrengandik bananduta
  7. Nahi bezela apaindu, adibidez sesamo haziz

Laberatzea

  1. Labea 235ºC-tara berotu eta polboroiak 8-10 bat minutuz berotu. Polboroiek ixkinak marroitzen hastean atera
  2. Utzi ordu luzez hozten eta azukre-hautsez estali
6
 
 

Mastodonen mezu hau irakurri dut https://mastodon.eus/@jogerka/105533617428102362 Lau errezeta begano interesgarri, beraz, hemen: https://issuu.com/urbanbat/docs/la_casa_esto_mago/1

7
 
 

Osagaiak

  • 170 gr azukre
  • 80 ml ur + 2 koilarakada liho hazi
  • 40 gr laranja-lore-ur
  • 50 gr laranja zuku
  • 130 gr olo esne
  • 60 gr ekilore olio
  • 580 gr indar-irin
  • Gatza
  • Laranja eta limoi azala
  • 25 gr legami

Apaindurarentzako:

  • Fruta azukreztatuak
  • Agabe-ziropa eta ura
  • Azukrea, ura eta laranja-lore-ura
  • Almendra txikitua

Prozedura

Errezeta honetan etxean ditugun sukalde gailu elektrifikatuak erabili ditugu, beraz antzeko moduan egin beharko litzake haiek gabe, eskuz bada ere

  1. Utzi liho-haziak 80 ml ur epeletan 30 minutuz beratzen, ura loditu arte
  2. Moztu laranja baten eta limoi erdi baten azala zati txikitan, birringailurik gabe
  3. Sukaldeko robotean, elkartu laranja- eta limoi-azalak eta 170 gr azukre, eta txikitu robotaren labanekin
  4. Ogi-makinan, gehitu osagai likidoak eta azukrea zitriko-azalekin. Gehitu gatza, irina eta legamia; azken hau denaren *gainetik eta gatzetik urrun
  5. Ogi makinan, 6. programarekin 110 minutuz oratu

  1. Orea ogi-makinatik atera, gainazala irineztatu eta oratu eskuz irina gehituz
  2. Erroskoari forma eman eta figuratxoa sartu
  3. Erroskoa labe-erretiluan jarri labe-paper baten gainean
  4. Fruta azukreztatuekin apaindu
  5. Utzi orea 40 minutuz altxatzen

  1. Agabe-ziropa eta ur nahasketaz pintatu
  2. Apaindu ur eta laranja-lore-urez umeldutako azukrez
  3. Apaindu almendra txikituz

  1. Berotu labea 190ºC-tan, haizagailu+txapa funtzioaz
  2. 17 minutuz laberatu

On egin

8
1
submitted 3 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Osagaiak

  • 2 pakete galleta karratu
  • Postretarako txokolate tableta bat
  • Natillak egiteko hauts zorro bat ("Flanin" modukoa)
  • Litro 1 olo esne (pixkat gorde galletak bustitzeko)
  • Anis edaria (galletak bustitzeko)

Prozedura

  1. Txokolatea urtu (mikrouhinean 20 segundoka edo maria bainuan)
  2. Natilla-hautsen argibideak jarraituz, egin nahasketa olo esnearekin egosita (gorde esne pixkat galletak bustitzeko)
  3. Ontzi batean olo esnea eta anisa nahastu eta bertan busti galletak, 10 segunduz edo. Esne eta anisaren proportzioak nahieran.
  4. Natillen erdia txokolatearekin nahastu, txokolatedun natilla bat lortzeko. Beste erdia bere hortan utzi.
  5. Erretilu edo molde batean tarta geruzaka osatu:
    galletak-natilla-galletak-txokolatea-galletak...
  6. Azken geruza txokolatez estali. Alboak ere txokolatez estali.
  7. Nahi bezala apaindu!

Onein!

9
 
 

Tipula zopa

4-6 platerkada

Osagaiak

  • Olioa
  • 2 baratxuri ale
  • 5 edo 6 tipula
  • Bi koilarakada irin
  • Brandy edo ardoa
  • Litro bat ur
  • Gatza

Prozedura

Mozketa

  • Baratxuria txikitu
  • Tipula juliana moduan moztu (luzeran)

Sukaldatzea

  1. Jarri olioa kazolan berotzen
  2. Berotzean, gehitu baratxuri txikituak ta sueztitu
  3. Tipula moztuak gehitu. Su baxuan 5 bat minutu eduki, tapa jarrita
  4. Irina gehitu eta segidan, brandy edo ardoa
  5. Alkohola lurrundu ta ura gehitu, gatza gustura
  6. Irakin 15-20 minutuz

Ogi xigortuarekin zerbitzatzea gomendatzen det

10
1
Amaman madalenak (lemmy.eus)
submitted 4 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Amaman madalenak

Amama Margariren errezeta da hau

30-40 madalena

Osagaiak

katilu bete = 200ml (ohiko edalontzi bete bat)

  • Liho salda (2 goilarakada liho-hazi ta 6 goilarakada ur; 20 minutu beratzen)
  • 2 katilu t'erdi azukre
  • 2 katilu esne begetal
  • Katilu t'erdi olio
  • 4 katilu irin
  • 2 goilaratxokada legami kimiko

Madalenen osagaiak

Prozedura

Nahasketa

  1. Edukiontzi haundi batian jarri liho-salda
  2. Gehitu azukrea eta ondo nahastu
  3. Gehitu esnea eta nahastu disolbatu arte
  4. Gehitu olioa eta ganoraz nahastu
  5. Gehitu hirina eta legamia bahetuta (tamizatuta) eta nahastu pikorrik ez egon arte

Madalenen nahasketa

Laberatu

  1. Labea 200°C-tara berotzen jarri, ahal izanez gero haizegailua ta behetiko plakarekin
  2. Nahasketa moldeetan jarri Madalenak moldeetan, gordinik
  3. Labea tenperaturara ailegatzean, madalenak bertan sartu
  4. Madalenak prest eongo dia trikotatzeko orratza ziztatu ta orratza erabat garbi ateatzean (20-25 bat minutu)

Onein!

Madalenak moldeetan, sukaldatuta