aldatsa

joined 4 years ago
MODERATOR OF
 

Joxe Rojasek prestatutako meme txantiloi bat gehitu dut Memekan: https://memeka.eus/zurea-sortu/ur-handitan

AEBetako film, telesail eta abarretako meme txantiloiez gain euskal erreferentziak dituzten ereduak ere behar ditugu!

 

Gaur ikasi dut otordu hitzaren jatorria ot- (< ogi ) + ordu dela.

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=es&id=71102

Testuingurua: https://mastodon.eus/@aldatsa/110079459935958411

 

Gaur, Uhin Ultramoreak podcastari esker, Magdalena Mouján Otañoren berri izan dut. Euskal jatorriko argentinar matematikaria izan zen, Pedro Mari Otañoren biloba.

1968an Gora gu ta gutarrak zientzia fikziozko ipuina idatzi zuen. Mar del Platan egindako Argentinako Zientzia-fikziozko Bigarren Konbentzioan lehen saria lortu zuen. 1970.ean Nueva Dimensión espainiar aldizkariaren 14. aleak ipuina argitaratu zuen. Lehen zentsura pasa arren, Ordena Publikoko Auzitegiak alea erretiratzeko agindua eman zuen, Moujánen lanak Manuel Fragaren Prentsa Legearen bigarren artikuluaren kontrakoa omen zelako. Fiskal bereziaren esanetan, Gu ta gutarrak Espainiako batasunaren aurkakoa zen. Aldizkariak ipuina kendu zuen eta epaiketa bertan behera geratu zen. Hala ere, nazioarteko fandomen ika-mika handia eragin zuen eta ipuina frantsesez, alemanez, suedieraz, finlandieraz eta ingelesez argitaratu zuten. 1979an aldizkariak egilearen iraina garbitu nahian, kontaketa argitu zuen.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Gu_ta_gutarrak_(ipuina)

Jatorrizkoa gazteleraz: https://bemonline.wordpress.com/2010/07/19/437/

Xalbador Garmendiaren euskarazko itzulpena [PDF] http://www.zizurkil.eus/barrena/libros/10-Gu%20ta%20gutarrak-EUS.pdf

Ana Galarragak euskaraz irakurria Xerezaderen Artxiboa podcastean, Ana Moralesen sarrerarekin: https://xerezade.org/irakurketa/gu-eta-gutarrak

 

Gure kaleetako hizkuntza-paisaian euskara presente egotea garrantzitsua den bezala, Fedibertsoko kontuak eta ikurrak batean eta bestean bistaratuz ikusgaitasuna lortzen lagunduko dugu.

Tutorial labur honetan Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak nola bistaratu ikasiko dugu:

  1. Wikidatan dagokion pertsona, talde edo erakundea bilatu. Adibidez, Udako Euskal Unibertsitatea.

  1. Adierazpenak atalaren amaierako + gehitu adierazpena esteka sakatu.

  1. Mastodon address (Mastodon helbidea) adierazpena bilatu eta klik egin.

  1. Dagokion Mastodoneko helbidea idatzi, adibidez, [email protected] eta sakatu argitaratu.

  1. Wikipediako dagokion orrira joaten bagara, Mastodoneko kontuaren ikonoa infotaularen amaieran agertzen dela ikusiko dugu.

 
 

Bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiela... eta abarretako bejon 'biaje + on'-etik omen dator. Orotariko Euskal Hiztegian hala jartzen du behintzat: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&query=bejondeizula

 

Atzo gauean UEUren Bekaduna web telesailaren hirugarren atala ikusi nuen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu-mintegia/2022/06/01/bekaduna-3-atala-zuzendaria/

Bertan Ximonek izenburuan jarri dudan galdera egiten du: zein da eskerrik askoren -rik horren jatorria?

Mastodon.eus-en Protoeuskalduni galdetu nion eta hona hemen bere erantzuna, interesgarria irudituko zaizuelakoan:

Erantzun laburra:

Garai batean asko-k partitiboa (-rik) eskatzen zuen:

  • Gomizek asko lagunik (Arrasateko erreketa)
  • Berak-ere erraiten drauku ezen hura dela ogi bizia [...], eta berze hunelakorik asko. (Leizarraga)
  • Eozen begi ederrik asko aren aldean jarririk. (Lazarraga)

Partitiboaren jatorrizko balioa ablatiboa da (= 'nondik'), eta alderatu daiteke pluraleko forma berriagoen erabilera honekin: "haietarik~haietatik bat/asko...".

Erantzun luzea: https://sci-hub.se/https://doi.org/10.1515/9783110346060.323

view more: next ›