Lemmy.eus laguntza

1 readers
0 users here now

Hemen Lemmy.eus webgunearekin (edo Lemmy softwarearekin) zerikusia duten galderak eta proposamenak egin ditzakezu. Baita non galdetu ez dakizkizunak ere.

Zure zalantza argitaratu aurrekin, eskertuko genizuke ohiko galderei begirada bat botatzea eta komunitate honetan dagoeneko hitz egin direnei. Eskerrik asko eta ongi etorri! :slightly smiling face:

founded 4 years ago
MODERATORS
1
 
 

Azkenaldian pare batetan edo zerrendak gehitu ditut hemen egindako bidalketatan, eta tipografia ezberdinarekin agertzen dira paragrafo normalak (serif tipografiarekin) eta zerrendak (sans serif tipografiarekin). Hemen adibide bat:

Ez dakit akatsa denik, baina iruditzen zait bestela atzematen den irizpidea nolabait apurtu egiten duela honek. Hain zuzen, esango nuke orokorrean interfazeak sans-serif erabiltzen duela, eta bidalketa/iruzkinetako testuek (hau da, edukiak berak), serif tipografia.

Posible al da aldatzea? Ba al dago horrelako ekarpenak zuzenean kodean egiteko modurik (errepositorio publikoren bat edo)?

2
 
 

Kaixo.

Badago modurik gif animatuak zuzenean Lemmyn argitaratzeako?

Konturatu naiz igotzerakoan mp4 bihurtzen dituela eta ez gero ez direla bistaratzen.

3
 
 

lemmy.ml instantziako annoucements komunitatean komunitate berriak iragartzeko aukera dagoela konturatu naiz:

Feel free to announce new communities here.

Other than that, this is reserved for admin use only

Gure instantziako lemmyeus_iragarpenak komunitatean aldiz administratzaileek bakarrik egin ditzakete iragarpenak:

Hemen Lemmy.eus webguneari buruzko albiste eta jakinarazpen garrantzitsuak argitaratzen dira.

Mesedez, ez idatzi hemen. Komunitate honetan, iragarpenak administratzaileek bakarrik egiten dituzte.

Erabiltzaile berriak automatikoki harpidetzen diren komunitate bat denez komunitate berriak ezagutzera emateko leku aproposa iruditzen zait. Komunitateak orrian ere agertzen dira, baina komunitate kopurua handitu ahala gero eta zailagoa izango da berriak daudela jakitea. Komunitate bati eduki hunkigarria dutela jartzen bazaio, ez da zerrenda horretan agertu ere egiten eta bertako bidalketak ere ez dira denbora-lerro lokalean agertzen, ez badaukazu eduki hunkigarriak bistaratzeko aukera aktibatuta. Horren ondorioz duela gutxi sortu den zirri bezalako komunitate interesgarriak oso ezkutuan geratzen dira.

Zuei zer iruditzen zaizue?

4
 
 

Ez dut ulertzen. Suposatzen da lemmy federatua dela ezta? Eta suposatzen da beste instantzia batzuetako jendea edo komunitateak jarraitu ditzakegula edo beste komunitate batzuetan bidalketak egin? Ingelesez dauden bidalketa batzuk ikusten ditut baina ez dakit nola egin duten hemen agertzeko.

5
 
 

Gaur bidalketa bat sortzen ai nintzala, ez dit utzi 7. irudi bat igotzen errore hau dala ta.

[email protected] komunitatean adibidez argazkiak behar-beharrezkoak dia ta 6 bakarrik igo ahal izatea oztopo haundia da.

Hau aldatu daiteke??

6
 
 

Kaixo!

Ordenagailuan eroso ibili naiz lehen, baina mugikorrean zein app litzateke egokia? Orain mugikorretik ari naiz, baina interneten.

Hau da app ofiziala edo? https://play.google.com/store/apps/details?id=com.lemmy

Eskerrik asko

7
 
 

Ongi etorria lemmy.eus-era. Denok gara hemen heldu berriak eta webgune hau nola erabiltzen den eta zein aukera ematen dituen probatzen gabiltza.

Zalantzaren bat baduzu eta aurrera egin ezinik bazabiltza, galdetu komunitate honetan eta ziur lemitarren batek lagunduko zaituela. Edo saiatuko gara behintzat! :kissing face with smiling eyes: