miren

joined 4 years ago
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Berriki @xabik bere mugikorra irekitzea lortu duela kontatu du eta horrek berpiztu dit nireari bateria berritzeko asmoa.

Samsung Galaxy S8 bat da, 2017an merkaturatuta baina nik berregokitutakoak saltzen dituen horietako webgune batean erosia 2020ean. Mugikorrarekin oso gustora nago eta ez nuke aldatu nahi, baina bateria motz geratu zaio ia hasieratik (aldatu nion, baina ez nuen apenas hobekuntzarik somatu) eta azken aldian egun erdia baino gehiago ozta ozta egiten du, eta apenas erabiltzen ez badut bakarrik.

Galdera batzuk sortzen zaizkit:

  • Modelo honetarako orain erositako bateriak... berriak izango dira, ala apal batean zain egon dira 2017-2018tik? Lehen aldiz bateria aldatu nionean ia alderik ez nabaritzearen azalpen hau irakurri nuen nonbait... Logika du (nire ulermen mugatuan), nahiz eta orain jarri, 5-6 urte baldin baditu bateriak, degradatuta egotea baita ere. Zer uste duzue? Baliteke, ala mereziko du hala ere, orokorrean, bateria aldaketa saiatzea?
  • Azken aldian denda batera eraman nuen aldaketa egitera. Bateriak kostatzen zuena baina pixka bat gehiagogatik, lana eginda... ez nintzen ausartu nik egitera, atzeko karkasa despegatu eta gero pegatu beharra, sensoreren bat hondatu edo berriz ondo ez jartzeko arriskua etab. Gomendatzen duzue norberak egitea? Edo/eta ezagutzen duzue horrelakoak egiten dituen denda gomendagarririk Donostian?

LineageOS jarri nahi diot baita ere, eta bi gauza horiekin (bateria + SE berriarekin) espero dut beste urte pare bat irautea. Eskerrik asko aldez aurretik!

 

Egun hauetan Ubuntu instalatu nahi izan dut Windows 11 ere erabili beharko duen ordenagailu batean. UEFI du eta hala mantendu beharko du Windows 11 abiatu ahal izateko, eta saiakera bat baino gehiago egin behar izan dut Ubuntu abiarazi ahal izateko.

Norbaiti lagungarri izango zaizkiolakoan (etorkizuneko niri, adibidez), hemen utziko ditut kontuan izateko ohar hauek:

  • Ziurtatu instalaziorako USBa sortzean UEFI moduan egiten dela. Ubuntuk gomendatzen duen BalenaEtcher-ek ez du aukerarik ematen, ez dakit egiten duen. Rufusek itxuraz bai. Nik dd komandoarekin egin dut
  • Abiorako ezarpenetan (lehengo BIOSean, Esc edo F2 sakatuz) ez desgaitu UEFI. Legacy edo antzeko aukerek Linux abiaraztea erraztu dezakete, baina Windows 10/11 ezingo da abiatu
  • Abiorako ezarpenean, SecureBoot gaituta utziz gero, GRUB abiarazlearen fitxategia seguru gisa markatu behar da (aukera hau ezberdina izan daiteke softwarearen arabera). Niri ez dit funtzionatu
  • SecureBoot desgaitu eta berrabiarazita, Ubuntu aukera agertu zait Boot menuan: Windows Boot Manager baino gorago jarri, eta listo!

Oso lagungarria egin zait eta informazio gehiago dago Linux on UEFI: A Quick Installation Guide orrialdean.

 

Luberriren 18.04 bertsioa daukat ordenagailu batean eta 20.04-ra eguneratu nahi nuke, baina sistema osoa ezabatu eta berriz istalatu beharrik gabe, ahal dela sistematik bertatik.

Behin azaldu zitzaidan mezu bat bertsio berri bat bazela jakinaraziz, baina ez dakit zer egin nion eta ez dut lortzen berriro ere agertzea. Argibideetan hutsetik instalatzea bakarrik aipatzen da, ez bertsio-berritzea.

/home karpeta aparteko partizio batean daukat. Pistarik? Eskerrik asko!

 

Azkenaldian pare batetan edo zerrendak gehitu ditut hemen egindako bidalketatan, eta tipografia ezberdinarekin agertzen dira paragrafo normalak (serif tipografiarekin) eta zerrendak (sans serif tipografiarekin). Hemen adibide bat:

Ez dakit akatsa denik, baina iruditzen zait bestela atzematen den irizpidea nolabait apurtu egiten duela honek. Hain zuzen, esango nuke orokorrean interfazeak sans-serif erabiltzen duela, eta bidalketa/iruzkinetako testuek (hau da, edukiak berak), serif tipografia.

Posible al da aldatzea? Ba al dago horrelako ekarpenak zuzenean kodean egiteko modurik (errepositorio publikoren bat edo)?

 

Orain Acrobat Pro erabiliz egiten dut. Ezagutzen al duzue PDF baten karaktereen ezagutze optikoa egiteko software libreko aplikaziorik, Windowsen edo/eta Linuxen erabiltzeko?