mikelgs

joined 4 years ago
MODERATOR OF
 
 
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Kaixo!!

Oraingoan Bergarako gaztetxean (Kartzela Zaharra) egin dugu software librearen aldeko jaia. Udako solstizioa pasata... gure ohitura txarrei su eman diegu eta Linux erabiltzearekin batera datorren tresna potente bat ezagutu dugu: TERMINALA :-)

Eskerrik asko Iñaki, Andoni... espazio paregabea eskaintzeagatik eta bereziki Maider baita ere, hurbildu eta dakizun guztiaren zatitxo bat partekatzeagatik! Ordu eta erdi oso intentsoa izan da, datozen egunetan ikasitako guztia probatuko dugu, benetan gure egunerokoan barneratzeko!

PD: web orri hau erabili dugu gida gisa, komando ezagun eta erabilgarrienak ezagutzen hasteko. Ikasitakoa hurrengo saioetara eramaten saiatuko gara!

PD2: karaokea abesteko webgune marabilloso honetan aurki daitekeen bezala... "Yo para ser feliz quiero ser root..." jejejej

 

Etimologiak ikertzeko dokumentu ederra! Hemen eskaintzen dute PDFa deskargatzeko aukera.

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Hotsetik hitzera izeneko liburua oparitu dit munduko pertsona marabillosoenak 😘😄

Bikaina iruditzen ari zait. Hizkuntzalariek prestatua, hizkuntzari buruz (eta bereziki euskaren jabekuntzari buruz, 0-12 urte tarteaz uste dut) pila bat azaltzen du eta oso modu dibulgatiboan. Gomendatzen dizuet!!

  1. orrian aspertu hitzak garai batean mendekatu esan nahi zuela ikasi dut!
1
Cheese... (lemmy.eus)
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Aurreko batean Zumalakarregi abizena eta -egi atzizkiari buruz ikasi nuen. Bolbora egiteko ona den landareaz gain, gaztelaniara "Loma" gisa zegoen itzulita bigarren zatia.

Elhuyar hiztegian agertzen denez, gailur edo malda izan daiteke hegia. Edo ibai ertza. "Bakoitzak bere hegia" ikusi izan dut, "h" eta guzti idatzita. Bakoitzak bere ikuspegia duela izango da, ezta? Hara, hortxe atzizkia berriro: ikus+hegia

Gaztelaniaz ere, rival hitzak jatorri antzekoa du, ikuspegia baino, norgehiagoka jarrera nabarmenduz. Rivalidad, uraren gaineko eskubidea nork duen norgehiagoka.

Azken paragraforik ez, euskal gazteen arteko zatiketei buruz. Nor naiz ni, jendeari esateko nola jokatu. Bakoitzak bere hegitik, guztion alde aurrera!

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Mastodon bidez zumalakarra izena duen landareari buruzko mezu bat bidali nuen, eta oso interesgarria izan zen atera zen elkarrizketa. Dagoeneko gozatua hartua nuen Argia aldizkariaren artikulu honekin, eta Gontxa Torrek bidalitako irudian esaldi bakoitza opari bat izan zen:

Hiztegia deskargatzeko aukera aipatu du Gontxak. Etorkizunean hau irakurri eta esteka ez badabil, egin iruzkin bat honen azpian eta saiatuko gara partekatzen.

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Kaixo! Oroitzen duzue Oiartzunen egin genuen Linux Party edo Software Libre Jaia? Gurpil bat zela esan genuen... eginda bigarrena!

Albizturko udalaren eraikinean egon gara, bertako guraso batzuen eskariz, eta honakoak egin ditugu:

  • Aneren Lenovo eramangarria: 64bit, 8 GB RAM, i3, UEFI, 1000 GB disko gogorra. Ubuntu 22.04 jarri diogu

  • Mariren Toshiba eramangarria: 32 bit seguru aski (2002ko Windows XP dauka), 2 GB RAM, i core 2 duo GB, 12 GB disko gogorra. Linux Lite jarri diogu eta ez zuen euskaraz ikasi nahi hasieran, baina konbentzitu dugu.

  • Deliaren umeek torturaturiko Samsung gaixoa: 64 bit zela uste genuen, baina 32 bit seguru aski, 4 GB RAM, intel core 2 duo, 150 GB disko gogorra Linux Lite jarri diogu.

  • Aneren ahizparen portatila (pantaila puskatuta, erabaki beharko du konpondu edo ez).

  • Aneren senarraren amaren HP portatila: 64bit, 4 GB RAM, AMD E1-2100 APU with Radeon, UEFI, 1000 GB disko gogor. Ubuntu 22.04 jarri diogu, bi ahizpek gauza bera izan dezaten eta elkar laguntzeko.

  • Deliaren ordengailuan (Ubuntu zeukan dagoeneko) TxikiLinux edo/eta Luberri jartzeko denborarik ez digu eman. Konponbidea izan da berak ikastea USB live moduan probatzen gauzak.

Hurrengo baterako gelditu dira:

  • Mikelen Fairphone 3-ari Android normala kendu eta e/OS jartzea.

  • Mikelen Rpi 4-an zerbitzari edo holakoren bat jartzea.

  • Garbigunetik salbaturiko eramangarri bati linux jartzen saiatzea.

Eta hurrengoa noiz izango da? Bada... Ekainaren amaieran edo... zuk gaztetxe, eskola edo liburutegiko gela bat lortzen diguzun herrian!

1
Hartzidurak (lemmy.eus)
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Fermentatzeko edo hartzidurak egiteko kultura ahuldu egin zen, baina indartuz doala ematen du. Liburu bat aipatu dute albiste honetan eta @[email protected] ere probak egiten ibiltzen da bere etxean. Norbaitek gaiari buruz hitz egin nahi badu, gustura irakurriko dut!

 

Ikusi dut orri honetan zerrendatzen direla Lemmyrekin federatu daitezkeen beste sare sozialak. GNU Social ere laster gehituko omen da.

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Kaixo, Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta etxean euskararik ez duten umeek zailtasunak dituzte "Zergatik?" galderari ".............-lako" erantzun behar dela ulertzeko, edo hori egitea lortzeko.

Behin behineko soluzio moduan, erantzunean "Ze ez dut nahi" esateko eskatu nien ikasturte hasieran. Eta nahiko pozik nengoen, ondo barneratu eta elkarri gogorarazten diotelako modu hori. Gero pentsatu dut agian hobe zela "Zeren ez dut nahi" irakastea (egunen batean "zeren ez baitut nahi" zuzenagoa dela ikasiko dute agian). Baina, nire galdera zuentzako da: ondo iruditzen zaizue? "Ze..." ondo edo "zeren..." hobeto? Edo biak desegokiak?

PD: bururatu zait beste jarduera bat, animaliak lantzen ari garela eta, hau indartzeko. Animalia batzuen informazioa emango diet inprimatuta eta arbelean adibide hau: "Matxinsaltoa eta igela berdinak dira salto egiten dutelako. Baina desberdinak dira matxinsaltoak sei hanka dituelako". Horrelako esaldiak idatzi beharko dituzte eta ohitzen hasiko dira egiturarekin. Baina, hala ere, ahozkoan aritzen direnerako interesatzen zait jakitea ea egoki ikusten duzuen "Ze..." / "Zeren..." hori eskatzea.

view more: ‹ prev next ›