Errezeta orokorrak

1 readers
0 users here now

Edozein motatako errezetak partekatzeko komunitatea (errezeta begetalak partekatu nahi badituzu, Errezeta Begetalak komunitatean egin dezakezu).

founded 3 years ago
MODERATORS
1
 
 

Bizkotxoa

(4 pertsonarentzat)

Osagaiak:

  • 2,5 dl esne (250 ml)
  • 150 g azukre zuri
  • laranja bat
  • dl 1 oliba olio
  • 300 g gozogintzarako irin
  • 125 g gurin
  • zorro bat legami

Aurrez-berotu labea 180ºC izan ditzan.

Birrindu laranja azala eta jarri bol batean esnea, olioa, urtutako gurina, irina, azukrea eta legamiarekin batera.

Irabiatu nahasketa homogeneo bat lortu arte.

Utzi masa jalkitzen gutxienez 15 minutu, honek igotzen lagunduko dio.

Pasatu nahasketa molde batera eta sartu labera.

Labekatu 30 edota 40 minutu artean, edo bizkotxoak urre-kolorea duenean eta egurrezko brotxeta batekin zulatzerakoan brotxeta garbi irteten denean.

Atera labetik, utzi hozten eta atera moldetik.

Txokolatezko bizkotxoa

Oinarria bizkotxoa du baina laranja kendu eta horren ordez 100-150 g kakao gehitu. Irin apur bat gutxiago jarri (200 edo 250 g 300 izan beharrean). Kakaoak bizkotxoa mingoztuko du.

Brownieak

(20 inguru irtengo dira)

  • Oinarria bizkotxoa du, laranjarik gabe
  • 100 g kakao (beraz, 200 g irin, 300 izan beharrean)
  • 1 1/2 banilla-estraktua
  • txokolate beltz zatiak
  • 12 intxaur zatituta

Nik 165ºC-tan labekatzen ditut, 25 minutuz.

2
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Hegaluze kontserba nola egin

Oharrak ondo hartu baldin banituen, 2022ko udaran hau izan zen egin genuena:

• 102 Kg bonito edo hegaluze erosi genuen
• 10 arrain (ahalik eta handienak erostea komeni da, haragi/hezur proportzio hobea, lan gutxiago)
• 6,90€ / Kg zegoen prezioa (703€ izan zen guztira)
• 7 cm lodiko xerra edo medailoitan prestatzeko eskatzen dugu.
  • 162 flasko bete genituen (4,45€ atera da hegaluze flaskoaren kostua, gure lana kobratu gabe noski).
  • 10 mendrezka (ventresca/ijada) beste era batean labean egiteko.

Hegaluzea irakin:

• Medailoiak: Ur asko lapiko handian, gatz asko bota eta irakiten hastean zati handienak azpira sartu, ondoren zati txikiagoak gainean; 20 minutuz irakiten eduki eta atera, ez daitezela gehiago egon.

• Kokoteak: Beste lapiko batean ura gatzarekin prestatu kokoteentzat. Irakiten hastean sartu eta 10 minutuz egotea nahikoa da.  

• Mendrezka (ijada): Mendrezkak apenas eduki behar dira uretan. Kokotearen lapikoa erabili daiteke, irakiten dagoenean uretan sartu eta zuritu bezain laster atera; Gero olio erre bat presta daiteke, baratxuriarekin, limoi pixka batekin... gainetik bota eta labean sartu mendrezkak, berotu eta unean jateko.

Hegaluzea garbitu eta poteratu

Hegaluzea hozten utzi behar da denbora batez (estalita hobe, euliak ez joateko). Ondoren azala, hezurrak eta zain-odolak kendu labantxoekin. Gero zati garbiekin eskuz kristalezko flaskoak betetzen dira ahalik eta gehien (aire gutxi uzteko, baina presio gehiegirik gabe, zatiak ez puskatzen saiatuz). Betetzeko oliba olioa erabil daiteke edo nahasketa bat prestatu 3/4 oliba olioa eta 1/4 ozpina.

Flaskoak irakin

Flaskoak beteta daudenean tapa eskuz itxi, indar gehiegi egin gabe (flaskoak urtean zehar garbitu eta berrerabili daitezke, baina hobe tapa berriak urtero). Lapikoetan flaskoak sartu, ondo betez (gero mugitu ez daitezen), eta urez bete lapikoak. Berotzen jarri eta irakiten hasten direnetik 1h eta 15 minutuz eduki. Uretatik atera eta hozten utzi (ez da komeni egun horretan autoz garraiatzea, flaskoak bero egonda posible delako kolpetxo batekin tapatik airea sartu eta kutsatu litekeelako).

.odt fitxategia deskargatzeko aukera hemen eta bideo azalpena hemen

3
1
Hartzidurak (lemmy.eus)
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Fermentatzeko edo hartzidurak egiteko kultura ahuldu egin zen, baina indartuz doala ematen du. Liburu bat aipatu dute albiste honetan eta @[email protected] ere probak egiten ibiltzen da bere etxean. Norbaitek gaiari buruz hitz egin nahi badu, gustura irakurriko dut!

4
1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Modu askotan egin daitezke galletak. Normalean, gurina erabiltzen da, edo bestela, olioa. Baina, errezeta honekin ez dugu olio edo gurinik erabiliko!

OSAGAIAK

  • 340g irin
  • 125g yogur
  • 125g azukre (txuria ez bada hobe, kanabera-azukrea adibidez)
  • Arrautz bat
  • Goilarakada bat legami
  • Limoi arraildura edo banilla (nik biak bota nizkion)
  • Gatz pittin bat

PAUSOZ PAUSO

Gomendioa: Labea 10 minutuz, gutxi gorabehera, 180°C-tan berotzen utzi behar denez, errezetarekin hasi bezain laster piztea, bitartean masa egiten delarik.

  1. Kaiku batean yogurra eta arrautza nahasten dira, sardeska batekin nahiko, baina, irabiagailua erabil daiteke.

  2. Behin ondo nahastuta, azukrea, limoi arraildura edo banilla gehitzen da. Nahasten jarraitu. (Beste gomendio bat, aukerazkoa: almendrak ehotuta badituzu, masari gehi diezaiokezu)

  3. Gatza eta legamia gehitzen dira orain. Irina ere, baina, pixkanaka gehitzen joatea gomendatzen da.

  4. Dena homogeneoki ondo nahastuta dagoenean oratu eta zabaldu arrabol batekin beldurrik gabe. Mahaiean bertan egin daiteke, baina, gogoratu irin pixka bat zabaltzea aurretik mahaiean zehar, masa mahaira itsas ez dadin.

  5. Masa zabalik dagoela galletak moztu. Baso bat erabil daiteke, adibidez, oso erosoa da. Argazkian bezela, gainetik almendra ehotuak edo txokolatea jar ditzakezu.

  6. Galletak behin erretiluan edukita eta labea aurretik 10 minutuz gutxi gorabehera 180°C-tan egonda, barrura! Urreztatzen hasten direnean orduan izango da garaia galletak labetik ateratzeko.

Ez ahaztu denboratxo batean galletak hozten uztea!

Seguruenik, galleta begetalak ere egingo ditut, arrautzik gabe eta olioarekin. Egindakoan partekatuko dut errezeta ere, Errezeta Begetalak komunitatean.