asala

joined 3 years ago
MODERATOR OF
 

Gaur aurkituet irudian ageri den diska, Van Der Graaf Generator taldean H to He Who Am the Only One albuma, hain zuzen ere.

Taldea ezagutzen ez bazenuten, rock progresiboa jorratze zuten, 70. hamarkadan egon ziren aktibo batez ere. Hamarkada horretan, hainbat alditan desegin zen taldea, definitiboa iritsi arte. Hala ere, 2005 urtetikan 2 kide aktibo daude.

Album hau bereziki, beraien hoberena iruitze zait. Gomendagarria oso, entzun nahi baduzue. Talde honen musika inspirazioz betea daola ustet, nahiz ta nahiko esperimental irudi daitekeen, sentimentu handiz indako abestiak in dituztela taldekideek ustet.

Demo modun, albumeko abesti bat partekatukot.

House with no Door zuzenean jota 1985. urtean. Disfruta ezazue 😁

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Modu askotan egin daitezke galletak. Normalean, gurina erabiltzen da, edo bestela, olioa. Baina, errezeta honekin ez dugu olio edo gurinik erabiliko!

OSAGAIAK

  • 340g irin
  • 125g yogur
  • 125g azukre (txuria ez bada hobe, kanabera-azukrea adibidez)
  • Arrautz bat
  • Goilarakada bat legami
  • Limoi arraildura edo banilla (nik biak bota nizkion)
  • Gatz pittin bat

PAUSOZ PAUSO

Gomendioa: Labea 10 minutuz, gutxi gorabehera, 180°C-tan berotzen utzi behar denez, errezetarekin hasi bezain laster piztea, bitartean masa egiten delarik.

  1. Kaiku batean yogurra eta arrautza nahasten dira, sardeska batekin nahiko, baina, irabiagailua erabil daiteke.

  2. Behin ondo nahastuta, azukrea, limoi arraildura edo banilla gehitzen da. Nahasten jarraitu. (Beste gomendio bat, aukerazkoa: almendrak ehotuta badituzu, masari gehi diezaiokezu)

  3. Gatza eta legamia gehitzen dira orain. Irina ere, baina, pixkanaka gehitzen joatea gomendatzen da.

  4. Dena homogeneoki ondo nahastuta dagoenean oratu eta zabaldu arrabol batekin beldurrik gabe. Mahaiean bertan egin daiteke, baina, gogoratu irin pixka bat zabaltzea aurretik mahaiean zehar, masa mahaira itsas ez dadin.

  5. Masa zabalik dagoela galletak moztu. Baso bat erabil daiteke, adibidez, oso erosoa da. Argazkian bezela, gainetik almendra ehotuak edo txokolatea jar ditzakezu.

  6. Galletak behin erretiluan edukita eta labea aurretik 10 minutuz gutxi gorabehera 180°C-tan egonda, barrura! Urreztatzen hasten direnean orduan izango da garaia galletak labetik ateratzeko.

Ez ahaztu denboratxo batean galletak hozten uztea!

Seguruenik, galleta begetalak ere egingo ditut, arrautzik gabe eta olioarekin. Egindakoan partekatuko dut errezeta ere, Errezeta Begetalak komunitatean.

 

Eguzki Urteagak, EHUko irakasleak hala dio

 

Mirri ta Txiribiton mundua salbatu nahian

 

bizikletan bazoaz eta bizikleta lapurtzen badizut, autobusa edo hartu beharko zenuke.... baina, zure bizikletaren kopia bat iten badet, biok bizikletaz goza dezakegu!