aldatsa

joined 4 years ago
MODERATOR OF
 

Nazioarteko Hizkuntzalaritza Olinpiadetako ariketa batean euskarazko zenbakien logika asmatu behar zuten.

Oso bitxia da euskaraz ez dakien norbait logika hutsez zenbakiek zer esan nahi duten asmatzen ikustea.

Logikari jarraituz 39 = hogeita *hamabederatzi dela esaten du. Zergatik da hemeretzi? Eta hemezortzi?

 

NLnet fundazioaren diru-laguntzari esker finantzatuko dute garapena neurri handi batean eta pertsonalizazioari garrantzi berezia emango diote.

[EN] https://joinpeertube.org/en_US/news#roadmap-v4

[FR] https://joinpeertube.org/fr_FR/news#roadmap-v4

 

Ez dakit errezeta begetal bezala kontsideratu daitekeen eta errezeta bera oso sinplea da, baina bideoak grazia egin dit eta partekatzeko modukoa iruditu zait.

Liburua "Entangled Life: How Fungi Make Our Worlds, Change Our Minds & Shape Our Futures" da, Merlin Sheldrake biologo ingelesarena. Interesgarria dirudi: https://en.wikipedia.org/wiki/Entangled_Life

 

Joan den urteko abuztuan, pandemia betean, Xabier Olarra itzultzaileak Lander Majuelori eman zion euskarara ekarritako literaturan erreferentea den Igela argitaletxearen erreleboa hogeita hamar urte baino gehiagoren ostean. Aitzakia horrekin ARGIA.eus-en elkarrizketa interesgarri bat egin diete.

 

Marsoulaseko kobazuloko (Garona Garaia, Okzitania) goi paleolitoko aztarnategian maskor bat topatu zuten 1931an, itsaso atlantikotik 200 km baino gehiagora.

Orain gizakiek maskorra eraldatu izanaren aztarnak aurkitu dituzte ikerlariek eta duela 18.000 urte haize instrumentu bezala erabiltzen zutela uste dute.

Musikari bati utzi zioten eta soinu hauek grabatu zituen: Do, do sostenitu eta re notetatik gertukoak. https://advances.sciencemag.org/highwire/filestream/249232/field_highwire_adjunct_files/0/abe9510_Audio_S1.mp3

Maskorrak 31 cm-ko luzera du eta 18 cm-ko gehienezko zabalera.

Maskorraren punta moztuta zegoela ikusi dute. Zuloa maskorrera putz egiteko tutu bat sartzeko egin zutela uste dute. Tutu hori eusteko erabilitako material marroixka baten arrastoak aurkitu dituzte zulo inguruan.

Antzeko ahoko piezak dituzten maskorrekin egindako haize instrumentuak aurkitu dituzte lehen ere: Asia Hego-ekialdean (F irudia), Sirian (G eta H) eta Zeelanda Berrian (I eta J).

Maskorraren kanpo eta barrualdean puntu gorriz egindako apaindurak daude. Kobazuloko paretetan antzeko teknika erabiliz egindako marrazkiak daude, adibidez, puntuz osatutako bisontea. Kantabriako kobetan antzeko teknikekin egindako irudiak daude. Behar bada kontaktua zegoen bien artean.

Instrumentu zaharragoak aurkitu badira ere (hezurrezko txirulak...), lehen aldiz kobetako dekorazioaren eta musika instrumentu baten arteko lotura sinbolikoa aurkitu dute.

 

Erantsi dudan Wikipediako irudiak 90 milioi eskaera jasotzen zituen Indiatik, Asian dituzten zerbitzarien multimedia eskaera guztien %20 inguru.

Azkenean argitu dute misterioa. Indiako aplikazio ezagun batek, abiarazten den bakoitzean, irudi horren eskaera egiten omen du, auskalo zergatik.

https://phabricator.wikimedia.org/T273

https://en.wikipedia.org/wiki/Symphyotrichum_novi-belgii

 

lemmy.ml instantziako annoucements komunitatean komunitate berriak iragartzeko aukera dagoela konturatu naiz:

Feel free to announce new communities here.

Other than that, this is reserved for admin use only

Gure instantziako lemmyeus_iragarpenak komunitatean aldiz administratzaileek bakarrik egin ditzakete iragarpenak:

Hemen Lemmy.eus webguneari buruzko albiste eta jakinarazpen garrantzitsuak argitaratzen dira.

Mesedez, ez idatzi hemen. Komunitate honetan, iragarpenak administratzaileek bakarrik egiten dituzte.

Erabiltzaile berriak automatikoki harpidetzen diren komunitate bat denez komunitate berriak ezagutzera emateko leku aproposa iruditzen zait. Komunitateak orrian ere agertzen dira, baina komunitate kopurua handitu ahala gero eta zailagoa izango da berriak daudela jakitea. Komunitate bati eduki hunkigarria dutela jartzen bazaio, ez da zerrenda horretan agertu ere egiten eta bertako bidalketak ere ez dira denbora-lerro lokalean agertzen, ez badaukazu eduki hunkigarriak bistaratzeko aukera aktibatuta. Horren ondorioz duela gutxi sortu den zirri bezalako komunitate interesgarriak oso ezkutuan geratzen dira.

Zuei zer iruditzen zaizue?

view more: ‹ prev next ›