Unx

joined 3 years ago
MODERATOR OF
[–] [email protected] 4 points 1 year ago (1 children)
 

Beno, bide onean goaz! Norbere hizkuntzan larrua jotzea, plus bat baita!

1
Beltxargaren kantua (en.wikipedia.org)
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Aste benetan garrantzitsua izan da hau; esango nuke, nire bizitzan mugarria izan dena. Azkenaldian, nahi baino kezkatuagoa nengoen nire desio sexual mailaren jaitsierarekin. Joan den sei bat hilabetean igartzen nuen, nire maitaleekin, nahi baino gehiago kostatzen zitzaidala sarketa egitea (zakila nekezago gogortzen zen, eta gogortzen zenean, bizkor ibili behar izaten nintzen, lehen baino askoz ere gutxiago irauten zidalako). Azken hilean, gainera -maitale berri batekin hastearekin batera- zaila ez, praktikan ezinezkoa bihurtu zitzaidan. Zorionez, nire sexu lagunak ulerkorrak dira, eta badira sarketaz aparte egin daitezkeen gauza asko; baina, nahiz eta ez dudan presiorik sentitu, ni neu ez nengoen konforme, pena ematen baitzidan denoi gustatzen zaigun jolas horretan ezin aritzeak.

Beraz, duela aste batzuk eta ex-maitale batek sujeriturik, medikuarekin txanda hartu nuen. Izan ere, behin adin batetik aurrera, prostata arazoak aintzat hartu beharreko kontua dira, eta ideia ona iruditu zitzaidan hori begiratzea. Medikuak ondo hartu ninduen: baina urologoarenera bidali baino, zenbait analisi egitea gomendatu zidan: odola eta pixa begiratuz, ez bakarrik prostata, baita erekzio zailtasunekin zerikusia izan dezaketen beste arazo batzuk ere esploratu daitezke, hala nola kolesterola edo diabetesa. Eta bon! Joan nintzen, egin genuen, eta dena ongi. Faktore psikosozialez ere hitz egin genuen, eta ez zirudien alde horretatik ere arrazoirik zegoenik. Beraz, zer egin? Gaur egunean hiruzpalau farmako daude aukeran, horrelako kasuetarako, eta gauza konplexuagotan sartu aurretik sinpleena probatzea komeni denez, haietako batekin (avanafilo) hastea erabaki genuen.

Santo remedio, esaten dena. Ez nuen esperantza handiegirik, eta nire lehenengo proba egiterakoan, maitaleari ere ez nion abisurik eman, badaezpada. Baina ene, ene! Pixka bat berotzea nahikoa izan zen, hanka artean eztanda bat igartzeko, eta zakila harria baino gogor eta prestuagoa izateko. Ez hori bakarrik: eszitazioa zegoen bitartean gogortasun hori erraz mantentzen zen; eta hura pasatzean, berriro berotzean, hortxe agertzen zen berriz. Gaztetan bezala alegia! Orgasmoa etorri arte behintzat. Oraindik esperimentutan nago (biharamunean berriro aproba egin nuen, aspaldi baztertua nuen larru jotze goiztiarra, eta berriz ondo!) baina itxura oso ona du kontu honek.

Beltxargak kanturik ederrena heriotzaren aurretik ematen duela esaten den arren, medikuntza eta zientziari esker une hori pixka bat luzatu daitekeela ematen du! Animo 50 urtetik gorakoek! Joan medikuarenera, agian sorpresa ona hartuko baituzue, eta zuen maitaleek hobea!

 

Kontuz, konfunditu gabe! (ez da Sexu Askapen Basatiaren Topaketa). Edo agian bai?

 

Maitaniztasunaren plan atsegin horretan, jendea badator, eta badoa. Uste nuen nire barruko "maitale erromantikoa" ondo akabatzen ari nintzela, baina ai! urte askotako garun-garbiketak badu bere eragina, eta aitortuko dut betirako bikotea aurkitzeko gogo hori ez dudala ezabatu oraindik; norbaitekin zahartzeko, gure esku zimurrak elkarri emanik amaierara arte ibiltzeko.... Baina maitasun erromantikoaren letra txikiak dio: bikotearen kideetako bat, gutxienez, eramantsua izan behar dela. Gazteleraz esaten den bezala, "tragadera handiekin": bestearen egoskorkeria guztiak onartzeko pazientzia eta ahalmena, alegia. Hori nekez aurkituko da gaur egungo pertsona ahaldunduen artean, beraz, horrekin ahaztea izango genuke onena.

Beraz, maitaleak badatoz, eta badoaz. Batzuekin sintonia ona aurkitzen dugu, eta luzarorako harremanak abiatzen dira; besteekin, behin edo birritan egon, eta argi dago ez dagoela konexiorik. Dramarik gabe bereizten dira gure bideak, elkarrekin kontaktuan jartzeko gogo gutxiaren poderioz; hori ona iruditzen zait, maitasun erromantikoetan ohikoak diren haustura katastrofikorik gabe.

Gehienekin, halere, gogoan izateko zerbait gelditzen da. Esate baterako: kondaira hutsa zela sinesten hasia nintzenean, duela gutxi, squirtingaren fenomenoarekin aurkitu nintzen aurpegi aurrean -literalki, eta torrentzialki-. Egoerak ere morbo handia zuen: EAJko katekista ezkondu baten hankartean bizi izan bainuen. Harremanak ez zuen aurrera egin -emakume haren sexu gosea gehiegizkoa zen niretzat- baina kariño handiarekin gogoratzen dut.

Atzo beste bereizketa goxo bat izan nuen. Esan dezagun ez ninduela triste utzi: ondo pasatu nuen, gustura izan nintzen. Baina biok ohean geundela, biluzik, goxoki besarkatuta, pentsatu nuen: "disfrutatu une honetaz, seguru aski azkena izango da eta". Eta halaxe egin nuen.

Izan ere, handik gutxira etorri zen jaiki beharra -bera haurren bila joan behar baitzen-, eta modu ez oso adeitsuan agurtzea.

Gaurko hausnarketa guzti hauek eragiteaz gain, pro eta kontrak alderatu nituen, eta harreman honi etorkizun gutxi ikusi nion.

Modu hotzean esanik:

Nik gustuko dut pertsona pixka bat zakarra izatea. Baina sintoniaren bat, interes amankomunak, umore pixka bat... ere egon behar dira, eta ez nituen ikusi.

Esango nuke zakartasun hori eta bere aurpegia gustuko nituela. Azken hau, nire kasuan, oso garrantzitsua da, gorputz ez normatiboari garrantzi gehiegi ez emateraino (ni ere ez bainaiz Adonis). Baina hori ez da nahikoa.

Orgasmora bidean maitalearen ezpainetatik eta besoetatik aldentzea. Ferekek traba egitea. Zakila ez ukitzea. Norbera besteak paja bat egiteko darabilen instrumentu huts sentitzea... Beno, horrela badator betor, baina ez da niretzat sexu harreman eredu ideala.

Beraz: gelditzeko idatziko balit, baietz esango nioke, lehen hitzorduarekin ulerkorrak izan behar baikara (lotsa, urduritasuna). Baina ni behintzat ez naiz amua berriro botatzeko gogoz gelditu.

 

Aitor Montes Aramaioko medikuak salatu du Osakidetzako beste mediku batek bere paziente baten historial klinikoan bere kontrako mezuak idatzi dituela euskara erabiltzeagatik.

 

15 urte iheslari, eta 10 gartzelan.

Zure bikotea beti hor. Eusten, babesa ematen, bisitetan. Behin baino gehiagotan esan zenion: aske zela, bilatzeko beste norbait. Baina zurekin fidel mantentzea erabaki zuen.

Atera zarenean, izugarri eskertzen diozu urte guzti horietan zurekin egon izana. Baina jada ez zarete pertsona berak.

25 urte eta gero, zahartu zarete, bai zu eta bai bera. Asko maite duzu, baina jada ez zaitu erakartzen.

Bizitzen hasi zara. Beste pertsona bat ezagutu duzu. Harekin zoaz.

Zeinek du errua? Inork ba al du errurik?

 

Larunbatean lehen aldiz izan naiz swinger lokal batean.

Neskalagunak bere garaian izan zuen bezala (hura hirugarrenez zetorren), nire lehen aldi honen ostean "aje emozionala" izan dut, baita ere. Alegia: swing gauean jendearekin bizi izandakoa berbizitzen, gogoratzen, bergozatzen. Atzo, kotxea gidatzen nenbilela, kontuz ibili behar izan nintzen, arreta nahi gabe hara joaten baizitzaidan, errepidetik aldenduz!

Labur esanda: 23:45ak aldera iritsi ginen. Trago bat hartu eta gero, neskalaguna eta biok gela ilunera sartu ginen, larrua jotzera; handik gutxira ondoan beste bikote bat jarri zitzaigun; ari zirela, gurekin "nahastea" proposatu genien, eta baietz; neska-mutil konbinazio guztiak probatu genituen (lauron oniritziz, eta baimena eskatu eta gero, han ez baita inor nahi ez duenik egitera derrigortzen). Esperientzia ederra benetan. Haiek etxera joan zirenean, gu beste trago bat hartzera joan ginen barrara; behin indarrak berreskuratuta, ohe handi komunen ondoko eserlekuetara joan ginen, begira egotera. Giroa ona zenez, leku bat libre ikusi genuenean gu ere sartzea pentsatu genuen. Beste ekitalditxo bat egin genuen gure artean; eta ni ahitu xamar nengoenez (gizonezkoen eta emakumezkoen sexu ahalmena ezberdina baita!) ondoko hirukote bati begira jarri ginen. Neskalagunak oraindik gogoa zuenez, haiengana hurreratu ginen; eta haietako batekin enrollatu zen, ni ondoan nengoela. Gozamena izan zen niretzat haiei begira, eta batzuetan ferekan aritzea. Amaitu zutenean, neskalaguna eta biok beste une goxo batean elkarrekin izan ginen, tragoa amaitzen ari ginela. Giro atsegina zegoen; maitaleak gero eta aseago, umore ona zen nagusi; batzuk bere roilora zihoazten, baina beste batzuk ohe erraldoiaren punta batetik bestera brometan ere izan ginen.

04:00etatik aurrera maitaleak alde egiten hasi zirenean (05:00etan ixten dute) hura gero eta hutsago zegoen eta guk ere etxera egitea pentsatu genuen. Presarik gabe, eta giro onean -bertako ugazabak ere atseginak eta etxekoak bezala dira, herri txikietako tabernako jabeen estilokoak- dutxatzeko astia hartu genuen, hurrengora arte agurtuz (ni behintzat luze gabe itzuliko bainaiz). Goizaldeko txoriak kantuan hasi zirela atera ginen, ilea bustirik eta garbi usainarekin; kiroldegitik atera berriak ginela ematen zuen!

Zelako esperientzia o-na. Bereziki, tolerantzia eta juzkurik-ezezko giroa gustatu zitzaidan. Han ez baitago estandar estetikorik bete beharrik, denak dira ongi etorriak: gazte, zahar, lodi eta argal. Bistan denez, denak ez zaizkizu gustatuko; baina alderantziz ere gertatuko da (zu ez zara denen gustuko izango). Halere, fitxak sartzea zilegi den bezala, ezetza jasotzea ere berdin, eta ez da dramarik hor; gainera, beti dago gela ilunaren aukera - dena da errazagoa han-.

 

Arraioa! Nola ez nintzen ni honekin enteratua? ;-) Gainera, bilaketa txiki bat eginez, ikusi dut nahiko sarri egiten direla, Bilbo aldean behintzat. Kontuan hartzekoa.

 

Garai batean oso outdoor txortazalea izan nintzen: gogoan ditut bikote ezberdinekin basoan, zelai batean, ermita baten atarian, supermerkatu handi bateko komunetan, kostaldeko haitzetan egindako larrualdi mundialak. Gero haurrak izan nituen, eta 15 urte handi igaro dira aire librean jotzeko aukera eta gogoa berriz etorri direnerako.

Oraindik hiru bat aldiz baino ez dira izan, baina alde deigarria igarri dut: lehen satiro hutsa nintzen eta orain berriz, mendian izandako sexu harremanak sarketarik gabekoak izan dira. Hau da: hiru aldietan ondo pasatu dugu, ahoz eta eskuz plazerra emanez baina aluan sartu nahi izan dugunean, ziunnnn! zakila barraskiloa bere oskolean bezala ezkutatu zaigu. Hori, ahoz eta eskuz plazer-jostaketan polito gogortu eta gero, ez pentsa.

Arrazoietako bat ohean jotzera egin naizelako izan daiteke. Lehen, egia da, ez genuen izaten hainbeste aukera, eta beraz edonon eta edonoiz aprobetxatu behar hori, beroaldien mesedetan izango zela uste dut. Beste arrazoietako bat urteak izango dira, seguru: 35tik 50era ez naiz alferrik pasatu! Izan ere, oheko jardunean ere aldea igarri dut: lehen hemen ere satiro xamarra, orduak pasa nitzakeen zakil tentearekin, motibo on bat izan ezkero. Orain, berriz, tentealdiak badira, baina mugatuagoak; jolaserako denbora 10-15 minututakoa izaten da, eta gero hankarteko laguna "greban" sartzen da, eta hurrengo ordu erdi inguruan ez du gogortzeari buruz ezer jakin nahi. Paradoxikoki, tentealdien etekina lehen baino askoz ere hobea da: satiro gazteak, behin sartuz gero, lanak zituen 5 minutu korritu gabe irauteko; oraingo aker zaharra, berriz, zakil-babaren sentsibilitatearen sekretuak deskubrituz, norbere plazerra eta bikotearena biderkatzen ikasten ari da. Hori sarketa puruari dagokionez, noski -zeren eta, sexua ez baita sarketa bakarrik-.

Bizitzako udazkenaren sexu molde berriak ikasteko gogoz!

 

Aupa, aspaldikoak! Nik nire gai faboritoari helduko diot, nire maiteñoetako batek helarazi didan artikulu hau zuekin partekatzeko. Gustatu zait benetan; gaiari dramatismoa kentzen diolako, batez ere.

1
Satan! (blogak.argia.eus)
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

"Ezezagunekin izandako sexu harremanak..." mesedez! Edozein hetero, edozein jaitan egiten duen gauza da hori eta! Ezezagunekin ligatzea alegia. https://blogak.argia.eus/mikel-garcia/2022/05/23/sexu-zikina/ Horrelako mezuak etsigarriak dira: esan gabe doa, batzuek egoera aprobetxatzen dutela, soluzioa familia eredu tradizionalean ezarriz. Agerian noski (armairu barrukoak, beti bezala, ezkutuan jarraituko baitu).

1
Poliadarrak (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Ni baino 20 urte gazteagoa den maitalea dut. Zoragarria zait bere gorputz liraina nirearen gainean zaldika ikustea; zoragarria, baita ere, harentzat ni bezalako gizon heldu bat erakargarri izatea. Egoarentzat bikaina, inondik ere!

Halere, azkenaldian lanpetuta eta bestelako kezkekin nabilela, ez dut sexurako betarik. Berak ordea, sumendia du hanka artean eta hura itzaliko duen suhiltzailea behar.

Puntu honetan, mila bider bedeinkatzen dut polimaitasunaren kontu hau. Izan ere, ni bizpahirurekin nabilen bezala, bera ere hiruzpalaurekin dabil. Eta gure mezu adeitsuen artean, besteekin ditugun “jugadak” ere komentatzen ditugu (jelosiarik ez), eta ni pozik nago neuk eman ezin diodana besteengan aurkitzen duelako. Ez bainuke nahi hura nire zain egotea, hau presioa!

Gainera, gauza xelebrea deskubritu dut. Besteekin larrutan irudikatzeak asko berotzen nauela!

Entzuna dut, jende edadetuak “voyeur” izateko zaletasuna garatzen duela. Gorputzak erantzuten ez duelako zela imajinatzen nuen, baina agian ez da hori bakarrik izango. Pornoaren industrian ere, “cuckold” genero oso bat badago, zerbaitengatik izango da...

view more: next ›