this post was submitted on 20 Jun 2023
1 points (100.0% liked)

maitatzeko territorio librea

1 readers
1 users here now

"Arranoak bortüetan / gora dabiltza hegaletan / ni ere beste ordüz / andereki kanberetan..."

"Euzkadin gutxi jotzen dela" dioen topikoaz harantzago, Euskal Herrian larrutan, lehen bezala orain, asko eta osasuntsuki egiten da. Beste kontu bat da, hortaz hitz egiten den edo ez. Komunitate honetan, ongi etorriak dira sexu joera eta maitatzeko era guztietako lagunak. Esperientziak partekatzeko leku seguru bat eraiki nahiko genuke (pribatutasuna mantendu nahi duena errespetatuz). Zuen ekarpenak ongi etorriak dira!

founded 3 years ago
MODERATORS
1
Beltxargaren kantua (en.wikipedia.org)
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Aste benetan garrantzitsua izan da hau; esango nuke, nire bizitzan mugarria izan dena. Azkenaldian, nahi baino kezkatuagoa nengoen nire desio sexual mailaren jaitsierarekin. Joan den sei bat hilabetean igartzen nuen, nire maitaleekin, nahi baino gehiago kostatzen zitzaidala sarketa egitea (zakila nekezago gogortzen zen, eta gogortzen zenean, bizkor ibili behar izaten nintzen, lehen baino askoz ere gutxiago irauten zidalako). Azken hilean, gainera -maitale berri batekin hastearekin batera- zaila ez, praktikan ezinezkoa bihurtu zitzaidan. Zorionez, nire sexu lagunak ulerkorrak dira, eta badira sarketaz aparte egin daitezkeen gauza asko; baina, nahiz eta ez dudan presiorik sentitu, ni neu ez nengoen konforme, pena ematen baitzidan denoi gustatzen zaigun jolas horretan ezin aritzeak.

Beraz, duela aste batzuk eta ex-maitale batek sujeriturik, medikuarekin txanda hartu nuen. Izan ere, behin adin batetik aurrera, prostata arazoak aintzat hartu beharreko kontua dira, eta ideia ona iruditu zitzaidan hori begiratzea. Medikuak ondo hartu ninduen: baina urologoarenera bidali baino, zenbait analisi egitea gomendatu zidan: odola eta pixa begiratuz, ez bakarrik prostata, baita erekzio zailtasunekin zerikusia izan dezaketen beste arazo batzuk ere esploratu daitezke, hala nola kolesterola edo diabetesa. Eta bon! Joan nintzen, egin genuen, eta dena ongi. Faktore psikosozialez ere hitz egin genuen, eta ez zirudien alde horretatik ere arrazoirik zegoenik. Beraz, zer egin? Gaur egunean hiruzpalau farmako daude aukeran, horrelako kasuetarako, eta gauza konplexuagotan sartu aurretik sinpleena probatzea komeni denez, haietako batekin (avanafilo) hastea erabaki genuen.

Santo remedio, esaten dena. Ez nuen esperantza handiegirik, eta nire lehenengo proba egiterakoan, maitaleari ere ez nion abisurik eman, badaezpada. Baina ene, ene! Pixka bat berotzea nahikoa izan zen, hanka artean eztanda bat igartzeko, eta zakila harria baino gogor eta prestuagoa izateko. Ez hori bakarrik: eszitazioa zegoen bitartean gogortasun hori erraz mantentzen zen; eta hura pasatzean, berriro berotzean, hortxe agertzen zen berriz. Gaztetan bezala alegia! Orgasmoa etorri arte behintzat. Oraindik esperimentutan nago (biharamunean berriro aproba egin nuen, aspaldi baztertua nuen larru jotze goiztiarra, eta berriz ondo!) baina itxura oso ona du kontu honek.

Beltxargak kanturik ederrena heriotzaren aurretik ematen duela esaten den arren, medikuntza eta zientziari esker une hori pixka bat luzatu daitekeela ematen du! Animo 50 urtetik gorakoek! Joan medikuarenera, agian sorpresa ona hartuko baituzue, eta zuen maitaleek hobea!

no comments (yet)
sorted by: hot top controversial new old
there doesn't seem to be anything here