aldatsa

joined 4 years ago
MODERATOR OF
 

Eusko Jaurlaritzak Covid-ak kaltetutako EAEko hedabideei 5 milioi euro emango dizkie.

Horietatik 4,7 milioi (%93,4) erdarazko hedabideei. Vocento taldeak 2,4 milioi jasoko ditu, ia erdia. Grupo Noticiasek ia milioia.

Euskarazko 2 hedabidek bakarrik jasoko dute zerbait: Berriak eta Bizkaia Irratiak. Bien artean 330.000 euro, guztiaren %6,6.

Eta oraindik badago euskarazko hedabideak diru-laguntzetatik bizi direla dioen jendea...

 

EITBk 'streaming' plataforma bat jarriko du martxan 2022an: 'Primeran'. Ikus-entzunezko sektoreko zenbait profesionalen arabera, euskarak nagusi izan beharko luke zerbitzu berrian.

 

Kdenlivek ahots ezagutza eta azpititulu automatikoak sortzeko aukera duela irakurri dut. https://mastodon.uy/@niamfrifrufi/106704380721771095

Orain ez nago ordenagailu aurrean. Euskarazko eredurik badakar? Norbaitek probatu du?

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Owncast zuzeneko bideo streaming-ak egiteko aukera ematen duen software libreko proiektu bat da: https://owncast.online/

NLnet Fundazioaren dirulaguntza bati esker federazioa eta ActivityPub protokoloaren euskarria gehituko dutela iragarri dute.

Helburuak:

  • Owncast zerbitzariak jarraitu eta eduki berria dagoenean jakinarazpenak.
  • Peertuberekin interoperabilitatea: Owncasteko edukia Peertube instantzietan eta behar bada baita bilaketetan ere.
  • Owncast zerbitzarien direktorio eta komunitateak sortzeko aukera.
 

Larunbat honetan, ekainak 12, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatuko da

view more: ‹ prev next ›