Unx

joined 3 years ago
MODERATOR OF
 

Beti izan naiz cunnilingus zalea; baina azkenaldian konturatu naiz zailagoa egiten zaidala sexulagunei bide horretatik orgasmo bat eragitea. Lehen baino askoz ere gehiago saiatu behar naiz! Egia da, baita ere, emakumeen artean “satisfyer”motako jostailu sexualen erabilpena asko hedatu dela; nire lagunen artean bai, behintzat. Honek zerikusia izan dezakeela pentsatu dut, baina ezin ziur esan; agian abilezia galtzen ari naiz!

Norbaitek horrelakorik igarri badu, eman ditzala bi kolpe mahaigainean. :-)

 

Urteak dira arraro sentiarazten ninduen gauza bat igartzen nuela: lagunen bat ezbehar baten ondorioz elbarri geratu izan zaidanean, haren emaztea ikustean nolabait hura "kontsolatzeko" gogoa. Eufemismoak alde batera utzita: senarrak aurrerantzean bete ezingo zuen sexulagun papera hartzea. Laguna lagun nuela (berarekin haserrerik eta mendeku gogorik ez, alegia), eta bikotean lagungarri izateko gogoz.

Sekula ez diot buelta asko eman izan honi, immoral xamarra iritzita. Bistan denez, ez diet kinka horretan dauden lagunei sekula "fitxarik sartu" izan.

Baina orain, polimaitasunaren ezti gozoetan nabilela, beste ikuspegia dut. Ez zait hain terriblea iruditzen. Are, jakinik horrelako kasuetan elbarria bera izaten dela onik geratu den bikotea sexua kanpoan bilatzera animatzen duena. Gauza batek (sexuak) ez baitu bestea (bikotearekin jarraitzea) zertan kendu behar.

 

Natura jakintsua! Belarrietan eta sudurrean ileak ateratzen hasten zaizkizunean, zure maitaleen bista ere kaskartzen hasten da.

 

Itxura ona, ezta? Probatzen baduzue, komentatu!

 

Nire ex-polimaitale batekin hitz egiten, kuriositatea ematen didan gauza batekin atera zitzaidan. Neska orain tantraren bideetatik barneratuta dabil, eta extasi mota hori ezagutu duenetik, jada ohiko sexuak ez dio tiratzen. Eta rollo horretan askotan esaten dena aipatu zidan: "Isurketa indar sexuala galtzea dela" (jakingo duzue, agian, tantra praktikatzen duten gizonak haziaren isurketa ekiditen dutela; hau da, orgasmoa isuri gabe izatea bilatzen dute).

Nik horri buruzko erreferentziaren bat nahiko nuke, edo behar bezalako azalpen bat: zergatik galtzen da isurketan indar sexuala? Zein bidetatik? Zein ondoriorekin? Ez dit balio "Urlia maisu handiak esaten duelako", "isurtzean xxx, yyy eta zzz elikagaiak galtzen direlako" edo "Indiako 5000 urteko tradizioan hori esaten delako". Azalpen plausible bat, mesedez.

Izan ere, kontu horri katolikoen "Pajak egiten badituzu, itsu geratuko zara!" esaeraren antz handiegia hartzen diot. Indian, dena ez baita hartzeko modukoa (kastak, intokableak, alarguna senar hilarekin sutan erre beharra, etabar).

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Aurreko batean aipatu genituen, gaur egunean, harremanak egiteko sortu diren aukera berriak. Gaurkoan, spin-off bat eginez, ligatzeko app-i buruz espezifikoki hitz egin nahiko nuke. Aipatu bidalketa horretan, nik erabiltzen dudanari "propagandarik egin nahi ez niola" esaten nuen, baina orain ez dut hain argi. Izan ere, oso pozik nago izaten ari naizen esperientziarekin (jo ta jo!), beste sare sozialek eskatzen didaten prezio beretsuan -nire datuen truke, alegia-. Hori dela eta, hari honetan erabiltzen ari naizen sare horren (Tinder) gaineko kontuak partekatu nahiko nituzke, zuei gauza bera egitera gonbidatuz (horri edo antzeko beste sare sozialei buruz, noski: Grindr, Meetic, Badoo, Kaixomaitia...).

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Bikote batean onargarriak diren praktikak, eta gustuko diren praktikak, ez dira zertan berdinak izan behar.

Are, biek gustu desberdinak izan ditzakete. Adibidez: emakume bati zakilak txupatzea gustatu dakioke, eta gizonari ez (ezagutzen dut horrelako kasu bat); alderantziz gertatzea ere ohikoa da. Bada, baita ere, muxu sakonek (mingainarekin) nazka ematen dion jenderik.

Baina hau ez da txarra; txarragoa da, bakearen alde, bikotekideetako bat gustuko ez dituen gauzak egitera behartuta sentitzea, besteari gustatzen zaiolako.

Dena den, denborarekin, maskarek erortzeko joera dute. Alegia, egoera hau denborarekin aldatuz joan ohi da. Topikoa bezala: nobiotan "inperfekzio liluragarria"iruditzen zaizun aho ondoko orbain hori, 15 urte elkarrekin daramatzazuenean, "garatxo nazkagarri" bihurtzen da. Gauza naturalak dira, oso.

Horrelako egoeran, bikote harremana giltzarrapo itogarria bihur daiteke. Aterabide bat maitaniztasuna izan daiteke: zure bikoteari gustatzen ez zaiona gustuko duen beste bat bilatzea, alegia. Horrela, denok pozik. Tamalez, bizi garen gizarteak ez du oraindik hori begi onez ikusten. Immorala omen da. Horregatik, bide "tradizionalagoa" jarraitu ohi da: begiak ixtea, eta prostituziora jotzea, "bikoteak egiten ez dizun horren" bila. Horrekin erreparo moral gutxiago daude. Nahiz eta boterean oinarritutako harreman asimetrikoa, ez oso osasungarria, izan.

Ez gara benetan jabetzen nolako dirutza mugitzen duen prostituzioaren negozioak; zati handi batean, ikuspegi hipokrita honen eraginez. Gure gizartearen muin-muinean txertatua dago gainera.

Gabon garaiko lankideen afari asko ez dira alferrik putetxean amaitzen!

 

Pornoz hezitako gizarte honetan, gazteok jasotzen ditugun ereduak zenbait kasutan ez datoz bat jendartean nagusi diren praktikekin. Gehiago ere esan daiteke: zenbait sexu praktika berri (eta ez oso osasungarri) hedatzen ari dira, sexukide bietako batek besteari exijitzen diotelako ("pornoan bezala"), ez gutxitan bestearen gogoz kontra. Zer deritzozue? Seguru adibideren bat ezagutzen duzuela.

 

Maider Lasa performerraren proiektua. Martzianoegia, edo erreala, bizi garen herri honetarako? Interesgarria behintzat bai. Lortuko al du euskal jende lotsatia ausartzea?

 

Ez dakit Norma J Brau ezagutzen duzuen, sare sozial ezagun batean sexuaz aritzen dena (euskalduna berez, baina Bartzelonan-edo bizi da, gazteleraz aritzen da nagusiki). Benetan interesgarria haren jarduna, jarraitu nahi baduzue hemen da. https://twitter.com/Snow_felina

Egunotan gauza interesgarri bat aipatu du: "korritzea" esamoldearen barruan, batera joan beharrik ez duten hiru kontzeptu bildu ohi dira: lubrikazioa, eiakulazioa eta orgasmoa (neurri desberdinean, baina sexu bakoitzean ematen diren fenomenoak). Honekin lotuta, "orgasmo lehorrak" aipatu dira. Jende gutxik ezagutzen duen egitatea! Gizon askok pentsatu izan dugu, adibidez, behin eiakulatu eta gero, ez dagoela berriro "korritzerik" denbora luze batean. Eta ez da horrela: eiakulatu ez, baina orgasmoa berriro izan dezakegu. Nik neuk bizitzan pare bat aldiz (eszitazioa oso handia izan denean) bizi izan dut hori, baina nahiago nukeen aldez aurretik norbaitek esplikatu izan balit!

1
A-sexua (www.argia.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Azken urteetan pertsona hauek hobeto ulertzen nabil. Lehen uste nuen denok (gizonok, behinipein) estandar xamarrak ginela sexu grinari dagokionez. Sota, zaldia, erregea. Pornoan bezala, alegia. Azken urteetako esperientziak erakutsi dit, ordea, desioak alde handia izaten duela pertsonen artean (edo pertsona bakarrean, bere bizitzako etapa desberdinetan). Sorpresarik handiena, desio gutxi duten gizonak, eta desio handia duten emakumeak aurkitzea izan da. Bistan denez, bikote batean gertatzen denean, zerbait egin behar da egoera hori eguneroko bizimoduaren kaltegarri izan dadin (maitaniztasuna aukera ona delarik).

Era berean, azken urteetako esperientziak bizitzan zehar ezagutu ditudan zenbait pertsona hobeto ulertzeko balio izan dit. Desio handia, eta hura asetzeko premia errespetagarria den bezala, kontrako kasua -dena delako arrazoia dela ere- hori bezain errespetagarria da. Pertsona asexualek, askotan, irainak edo burlak jasan behar izaten baitituzte, bere bizitza bakarti edo bikote ezaren kontura. Estandarra haustearengaitik, azken finean.

Askotan gogoratzen dut neure koadrilako lagun bat; zentzu horretan, uste dut ez naizela lagun ona izan, eta damu naiz. Inoren bizitzan sartzeko zaletasun handiegia dugu. Eta jendea bakean uztea ere gauza ederra da....

 

Garai batean jendea baserri isolatuetan bizi zenean, erromeriak ziren elkar ezagutzeko eta harremanak abiatzeko lekua.

Lehenago, gurasoen arteko tratuak edo bahiketak ere ez ziren arraroak: gizonek emakumeak bortxatzea/bahitzea, alegia, "de facto" bere jabetza indarrez aldarrikatuz. "Orain ez nauzu maite, baina egingo duzu denborarekin". Nire familian bertan, atzera asko jo gabe (bi belaunaldi), hiru ama ezkongabe kontatzen ditut, seguraski bortxaketaren baten ondorioz (eta haietatik bi, aita nor izan zen jakinez). Baina ezkondutakoen artean ere, ziur nago indarrez edo de facto ("penaltyz", lehen esaten zen) bezala eginiko bikoteak ere gutxi ez zirela izango.

Gure gurasoen artean, baita ere, normala zen maitasunak iraungi arren elkarrekin irautea (zenbat egonezin, zenbat tratu txar frustrazioaren eraginez!). Bistan da, bikotearen barruan desioa falta zenez, kanpoan ezkutuan bilatuko zuten. Gaur egunean, zorionez, ezkontza "santuaren" lotura gero eta ahulagoa da, harremanen ikuspegi dinamikoagoari ateak irekiz.

Gerora, tabernak izan dira ligatzeko ohiko eremua... baina ez niretzat. Nik gogoan dudala, ez dut sekulan harremanik abiatu zarataz betetako leku itogarri horietan; ikastaroak, autobus bidai luzeak, entseguak, laneko atsedenaldiak... izan dira nire harreman luzeenen abiapuntu.

Azken urteetan, ordea, sare sozialak goraka doaz harremanak egiteko gune bezala. Nik behintzat asko igerri dut, eta ez zait txarra iruditzen, lehengoaren aldean; garaian garaikoa.

Zein izan da zuen esperientzia?

view more: ‹ prev next ›