this post was submitted on 11 Jan 2021
1 points (100.0% liked)

maitatzeko territorio librea

1 readers
1 users here now

"Arranoak bortüetan / gora dabiltza hegaletan / ni ere beste ordüz / andereki kanberetan..."

"Euzkadin gutxi jotzen dela" dioen topikoaz harantzago, Euskal Herrian larrutan, lehen bezala orain, asko eta osasuntsuki egiten da. Beste kontu bat da, hortaz hitz egiten den edo ez. Komunitate honetan, ongi etorriak dira sexu joera eta maitatzeko era guztietako lagunak. Esperientziak partekatzeko leku seguru bat eraiki nahiko genuke (pribatutasuna mantendu nahi duena errespetatuz). Zuen ekarpenak ongi etorriak dira!

founded 3 years ago
MODERATORS
 

Garai batean jendea baserri isolatuetan bizi zenean, erromeriak ziren elkar ezagutzeko eta harremanak abiatzeko lekua.

Lehenago, gurasoen arteko tratuak edo bahiketak ere ez ziren arraroak: gizonek emakumeak bortxatzea/bahitzea, alegia, "de facto" bere jabetza indarrez aldarrikatuz. "Orain ez nauzu maite, baina egingo duzu denborarekin". Nire familian bertan, atzera asko jo gabe (bi belaunaldi), hiru ama ezkongabe kontatzen ditut, seguraski bortxaketaren baten ondorioz (eta haietatik bi, aita nor izan zen jakinez). Baina ezkondutakoen artean ere, ziur nago indarrez edo de facto ("penaltyz", lehen esaten zen) bezala eginiko bikoteak ere gutxi ez zirela izango.

Gure gurasoen artean, baita ere, normala zen maitasunak iraungi arren elkarrekin irautea (zenbat egonezin, zenbat tratu txar frustrazioaren eraginez!). Bistan da, bikotearen barruan desioa falta zenez, kanpoan ezkutuan bilatuko zuten. Gaur egunean, zorionez, ezkontza "santuaren" lotura gero eta ahulagoa da, harremanen ikuspegi dinamikoagoari ateak irekiz.

Gerora, tabernak izan dira ligatzeko ohiko eremua... baina ez niretzat. Nik gogoan dudala, ez dut sekulan harremanik abiatu zarataz betetako leku itogarri horietan; ikastaroak, autobus bidai luzeak, entseguak, laneko atsedenaldiak... izan dira nire harreman luzeenen abiapuntu.

Azken urteetan, ordea, sare sozialak goraka doaz harremanak egiteko gune bezala. Nik behintzat asko igerri dut, eta ez zait txarra iruditzen, lehengoaren aldean; garaian garaikoa.

Zein izan da zuen esperientzia?

no comments (yet)
sorted by: hot top controversial new old
there doesn't seem to be anything here