Jasone Larrinaga eta Ana Morales arduradun direla, aspalditik ari da Xerezaderen Artxiboa fikziozko audioak euskaraz sortzen (Bilbo Hiria irratian). Beharbada ildo honetan lan handiena egin duen proiektua da. Ezagutu beharrekoa!!
Ezin da kalkulatu Pako Eizagirrek zenbat lan egin duen urte luzez. Bere webgunea erreferentzia da aspalditik irakasle askorentzat. Bereziki umeei bideratuta. Ikertu webgune hau!!
Bernardo Atxagaren baimenarekin, audioliburu hori grabatu eta Booktegi.eus webgunean argitaratu genuen. Doan deskarga daiteke, baina gustatuz gero Booktegi proiektuari dohaintza egitea gomendagarria da, indartu dadin.