mikelgs

joined 4 years ago
MODERATOR OF
[–] [email protected] 3 points 1 year ago* (last edited 1 year ago)

Burura lehenengo Iametza, Talaios... etorri zaizkit. Baina duela gutxi IZT enpresaren berri izan dut eta kriston itxura daukate https://izt.coop/

Mastodonen galdetzeaz gain, galdera pertinentea eta konstruktiboa iruditzen zait beste txat gela honetarako:

Software Libre Zalantzak: software librearen inguruko zalantzak argitzeko gunea, euskaraz.

Matrixeko gela: #SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus

Telegram gela: https://t.me/SoftwareLibreZalantzak

4
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Nik honela egin nuen prozesua:

https://ni.eus emaila dezente ari da zabaltzen eta zerbitzu fidagarria (urtetan zehar ondo mantenduko dutena) dela iruditzen zait.

  • Ni.eus email bat sortu.
  • Gmail ez eman inori gehiagori, spam gisako harpidetza guztiei "unsuscribe" egin eta bertara iristen ziren emailak ni.eus-era birbideratu.
  • Tutanota email bat ere sortu nuen, eta hori nire "email txarra" da. Hau da, toki arraroetan emaila eskatzen dizutenean emateko. Oso gutxitan begiratzen dut, hori ez baitiot pertsonei ematen.

Hilabete batzuez Gmail begiratzen jarraitu nuen badaezpada ere, baina bi email berri eginda (ona eta txarra) orain lehen baino hobeto nago! jejeje

Tutanotari behin lau sos eman nizkion (20€?) eta ni.eus emailarekin ohitu nintzela ikusi nuenean, urteko harpidetza egin nuen (uste dut bi urte eta gero izan zela). Domeinu bat ere ematen dizute harpidetzarekin, webgune bat sortzeko edo, baina nik ez nuen nahi nire emaila [email protected] izatea, eskatu nuen [email protected] izaten jarrai zezala nire emailak eta ez zen arazorik egon.

Besterik gabe hau partekatu nahi nuen, norbaitek kopiatu nahi badu aukera izateko, eta zerbait hobeto egin badezaket, abisatu!

2
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

hemendik modu gurutzatuan argitaratua: https://lemmy.world/post/465785 Partzialki euskaratuta hemen:

Androiderako

  • Jerboa, Android bezero ofiziala.
    • Azken bertsioa (v0.0.35) momentuz v0.18 Lemmy instantziekin bakarrik dabil. Deskargatu v0.0.34 Githubetik, instantziak Lemmy berrira aldatu bitartean.
    • Community: [email protected]
    • Github: link
    • Google play: link










  • Lemmy Fennec


  • Warami (bertsiorik ez momentuz)


  • Lemmur (utzita)


IOS-erako







  • Cavy (garapenik ez?)

  • Ares (bertsiorik ez momentuz)




Linuxerako

  • Lemoa GTK bezeroa


  • Lemonade GTK4 bezeroa



Windows-erako


MacOS-erako



Web bidezkoak






Nabigatzailerako estentsioak

  • Mullem
    • Firefox addon: link
1
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Ekaineko egun lasaiak aprobetxatuta, Albizturko eskola txikira joan nintzen joan den astelehenean. Ordu eta erdiko saioa egin genuen eta honakoak landu ziren:

CC lizentziak

Lizentzia bakoitza zein den errepasatu genuen. Bakoitzak ipuin bat idatzi zuen orri batean, animalia bat tarteko zuena, eta ondoren zozketa bidez beren lanari sinadura eta lizentzia bat jarri zioten.

Eta softwareak... ipuina bezala dira?

Bideo eta audioak irekitzeko programa ezagunak (kono formako logoa daukanak) zenbat egile ote dauzkan pentsatu genuen denon artean. Ondoren VLC programaren github orrira joan ginen, eta pila bat dauzkala ikusi (software librearekin komunitatearen laguntza asko egoten da...). Kodea bera ere hor dagoela ikusi genuen.

Eta guk egin dezakegu hori?

VLC programaren kodea bezala, programa handiago bat daukate ordenagailuek: Sistema Eragilea. Izan dezakete Windows, Mac... edo Linux ugari daude. Azken hauek libreak dira, beraz erraz eskuratu daitezke.

Luberri probatu genuen, azalpen honekin: "Ordenagailuei gaur esango diegu esnatzen hasten direnean itxaroteko, USB txiki hauetan dagoen Sistema Eragilea pizteko".

Behin luberri piztuta ordenagailuetan, code.org orrira joan eta pixka bat aritu ziren. Ondoren, blokeekin agindu batzuk prestatuta zeudelarik, "kodea erakutsi" botoian sakatu genuen eta ikusi zuten (ez da guztiz egia baina tira), beraiek ere badakitela kodea idazten, software moduko "ipuinak" sortzen. Lizentzia itxia edo irekia eman ahalko dietela handitzean beraien kodeei, horretan trebatzen baldin badira.

Amaierako denbora librea, jostatzeko minutuak.

Amaieran libre izan zuten tarte bat, code.org-rekin jarraitzeko, Luberri barruko aplikazioetan arakatzeko, Gcompris jolas plataforma barruan ibiltzeko, Kgeografy, Stellarium...

Egin gabe geratu ziren gauza batzuk:

  • Ez genuen aipatu software libreek 4 askatasun betetzen dituztela.
  • Baina dohainik lortu ahal bada, lan hori egiten duen jendeak ez du soldatarik jasotzen? Ikasleei galdetu ea beraien gurasoek etxean egunkari edo aldizkaririk jasotzen duten... Harpidetza edo donazioen kultura ere software librearen parte dela irakatsi.
  • Gauza fisikoen ordez, ezagutzazko produktuez ari garenean, lizentzia irekiek ematen duten kopiatzeko baimena berez oso logikoa da. Hori ulertzeko gelan jolas txiki bat egin daiteke (jertsea eman edo txistea kontatu, zein da desberdintasuna? Jertsea bakarra da, txistea bikoiztu egin da). Bideo hau ere ederra da: Copying is not theft.
  • Hurrengo egunean-edo, polita litzateke idatzitako ipuinen bertsioak egitea (lizentziak baimentzen duen kasuetan) eta bertsio berriei egiletzak jartzea (egile berria eta iturrien aipua). Ipuina hobetzeko, beste era batean berridazteaz gain, animalien irudi bana bilatzea da modu bat. Pixabay atarian edo Google Irudiak orrian, lizentzien iragazkia jarriz.

Argitalpen honetako irudien lizentzia honakoa da: CC: by, nd

 

Kaixo!

Olentzerok 128 GBeko USB on bat oparitu zidan eta Gabonetako oporretan lan pixka bat egiten ibili gara. Nire linuxero eta, batez ere, katxarrero maila baxurako lorpen handia izan da. Asko ahaldundu gara etxean.

Lehenengo LuberriLinux orritik ISO irudia normal deskargatu eta USB arrunt batera pasa nuen. Ordenagailua hortik abiatu, pendrive berria ere sartu, eta instalazioa bertara egin nahi nuen, honela:

Baina EFI partizio horrek zalantza sortzen zidan, edo errorea... total, ez nuela lortzen. Hurrengo proba hau izan zen:

Baina horrek ere (/boot partizioa egin zezan eskatzeak) errorea ematen zidan. Ez dut ohiturarik modu honetan linux instalatzeko, beti esan izan diot "Hustu diskoa eta jarri linux".

Hala ere, proba horietako batean instalatzeko esan nion... eta arrakasta! Nire USBa super ondo eta super azkar zebilen. Baina... ai! Ordenagailua puskatu nuen, antza:

Konpontzea erraza izan zen, errorea bilatzaile batean idatzi eta orri honetan proposatzen diren pausoak jarraituta. Zorionez ordenagailua piztu eta bai, pizten zen eta berdin-berdin zegoen. Baina, hara, orain USBa ez zebilen!!

Gero ulertu nuen zer gertatu zen (eskerrik asko Eder!). Instalatzerakoan USBa seinalatu arren (ondo egin nuen ere ez dakit seguru), batzuetan ordenagailu barruko abioa detektatzen du eta instalazioa hori erabiliz gertatzen da. Horregatik zebilen USBa, baina ordenagailua ez. Eta gero ordenagailua bai, baina USBa jadanik ez.

Modu seguruena, ojo cuidao, ordenagailua ireki eta disko gogorra kenduta dagoelarik instalazioa egitea omen da. Zailtasun bakarra gure beldurra zelarik, torloju txikiak kendu, teklatua altxatu, kable pare bat askatu... eta nirekin urteak daraman ordenagailua barrutik ezagutu genuen! Tutorial honek lagundu zigun.

Eta "for safety" bateria kendu ondoren disko gogorra ere askatu genion:

Jarraian berriro erdi-montatu, USBak sartu eta batetik bestera instalazioa egiteko pausoak erraz jarraitu:

Bukatzean itzali, ordenagailuari berriro bere disko gogorra jarri eta listo! Ordenagailua ondo dabil, eta pintxoa ere bai! Jadanik probatu dut nire anaiaren, lagun baten, bikotearen eta eskolako bi ordenagailutan.

Besteen ordenagailua pintxotik arrankatzen bakarrik jakin behar dut, ez dut ordenagailu pertsonalik behar! Nahiz eta gero USB honekin gutxitan lan egin, ez dakit zergatik baina zirraragarria iruditzen zait hau posible izatea.

OHARRA: datozen egunetan pintxoan Nextcloud bezeroa jarriko dut, lan guztiak sinkroniza daitezen, bestela USBa galtzen badut akabo.

 

Kaixo!

Kosta zaio iristea, baina hemen dago 2022ko azaroko Software Libre Jaiaren akta. Oraingoan Gasteizen egin genuen, BioAlai izeneko bazkide kooperatibaren lokalean. Produktu ekologikoak saltzen dituen supermerkatua da eta beraien lokaleko eremu soziala erabiltzen utzi ziguten.

Lehen saioa larunbat goizez egin genuen, gaztelaniaz, eta hiru bazkide etorri ziren beraien zalantzak argitzera:

Elena: hurrengo baterako ordenagailuari Linux jartzea zer den ulertu zuen, eta bitartean trantsizioak egiten hasteko Photoshop beharrean Gimp gehiago erabiltzen hasiko dela esan zuen (dagoeneko ezagutzen zuen; Libreoffice ere erabiltzen du dagoeneko).

Blanca: bere mac ordenagailu eramangarri zaharra ekarri zigun. USB batekin Ubuntu probatu genuen live moduan, baina wifi-a zebilenik ikusten ez genuenez, instalazioa oraingoan ez egitea erabaki genuen, badaezpada ere.

John: ordenagailuan Ubuntu eta mugikorrean Ubuntu Touch zeuzkala erakutsi zigun. Bien arteko sinkronizazioa hobetu nahi zuen, baina ez genuen denborarik izan.

Irudi dezake gutxi egin genuela, baina adin nagusiko hiru pertsona hurbildu eta zenbat hitz egin eta ikasi genuen kontuan hartuta, saio ederra izan zen.

Bigarren saioa asteazken arratsaldez egin genuen, euskaraz. Izaskun etorri zen bere ordenagailu eramangarriarekin. Dagoeneko bazeukan Manjaro, lagun batek instalatu baitzion, baina zalantza ugari zeuzkan. Honako aurrerapausoak eman genituen:

  • Abioko programa batzuk kendu genituen eta berak ikasi zuen nola konfiguratu.
  • Ohartu ginen deskribatzen zituen arazo batzuen kausa seguru aski tekla zikinak zirela (ordenagailua bera bakarrik etengabe zerbait egiten hastea).
  • Bilatzailea Google-rena beharrean beste bat jartzen irakatsi genion.
  • Ordua gaizki konfiguratuta zeukan, konponduta utzi genuen.
  • Ordenagailuari kasurik ez egitean zer egin behar duen zehazteko energia kudeatzeilea erabiltzen ikasi genuen.
  • Mugikorreko aplikazio iragarpenak kentzen saiatu ginen, ez genuen lortu.
  • Fdroid eta Aurora instalatu genizkion, aplikazioak bertatik instalatzeko aukera izateko.
  • Elhuyar hiztegiaren aplikazioa deskargatu genuen.
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Plantnet aplikazioaren email bat jaso nuen donazio eske, eta beraien lan onen artean ez zegoen software librearen edo biltzen dituzten argazkien lizentzia librearen inguruko mezurik. Propaganda gisa esateko modukoa izango zenez, suposatu nuen ez dutela ildo horretan lan txukunik egiten. Eta hau erantzun nion emailari:

Is the Plantnet app free software? Are pictures you collect given a publick domain or copyleft license? I don´t see that kind of words in your email. I think all big projects like yours should be managed like Wikipedia, Wikimedia... do. Maybe you already do?

Bada, erantzuna jaso dut (erantzuna jasotzea bera pozgarria da) eta begira zer esan didaten:

Hi, The app is free indeed, supported by donation and research institutes. The data generated are mostly cc-by-sa. We are a small consortium though.

Erabiltzaileek aukera dutela irudiak CC lizentzia batekin jartzeko bai, baina aplikazioak zein lizentzia daukan ez dut aurkitu.

Norbaitek honi buruz hausnartu izan badu, bota komentarioren bat! Gustatuko zait ikastea. Momentuz behintzat Plantnet erabiltzeko eta donazioa egiteko gogoa jarri zait.

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Marrakatua orain Mastodonen dago eta bertan ikusi dut bere mezu hau. Bikaina iruditu zait!!

Lehendik ezagutzen nuen beste hau, oso ona baita ere 😅

 

Egin beharra zegoen eta norbaitek egin du 🤣 Iturria, klopetx: https://mastodon.eus/@klopetx/109348796560271203

 

Aurten tokatu zaidan eskolan berriz Selfie galdetegia betetzeko lana jarri digute. Azken atalean hau jarri dut:

Ez duzue software librea esplizituki aipatzen. Horrela nola erantzungo du jendeak horren alde dagoen edo ez?

Bestalde, galdera honetan: " Gure ikastetxean, datuak babesteko sistemak daude Eman 5 puntuazioa soilik uste baduzu segurtasun-sistema irmoak daudela langileen eta ikasleen datuen segurtasuna bermatzeko (adibidez, posta elektronikoen eskaneaketa eta iragazketa, zahurgarritasunak aldian behin ebaluatzea eta enkriptatutako autentifikatzea)."

Eman dudan botoa 1 da, izan ere ez zait logikoa iruditzen eskola publikoak enpresa pribatuen zerbitzariak kontratatzea. Google edo Microsoft modukoen zerbitzuak erabiltzea pribatizazio eskandalagarria da. Hori administrazioaren partez arduren utzikeria da. Fundamentu pixka bat, mesedez, bada garaia.

  • Datorren urtean berriro beteko dut akaso, aldaketarik sumatu badut hemen aipatuko dut, pozik... ea hala den!
 

Twitterren ikusia Marrakatue erabiltzaileari.

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Ebro ibaiaren iturburura joan ginen, urtegitxoa eginda daukate eta paraje polita sortzen da horrela. Birginei kasu handirik egin gabe paretako horma batean zegoen plaka irakurtzera joan eta...

"Fluvium hiberum is oritur ex cantabris".

Hiberum, ibrum, ebro... 😅 Sekula konturatu gabea nintzen Ebro eta ibero hitzen antzekotasunaz.

Bestalde, batxilergoan latin pixka bat ikasi nuenean aditza amaieran jartzen zela ikasi nuen. ".... .... ... est". Baina plaka honetan aditza lehenago dago: "...is oritur..." gaztelaniaz "es originario de Cantabria" esaldiko ordenean bezala. Auskalo noizkoak diren plaka eta esaldia, berri samarrak agian eta esaldia pentsatu zuenak akatsa egin?

Azkenik, iturburu hori Fontibre herrian dago (fuente + ebro edo íbera) eta familiako batek esan zigun orain dela 50 urte halaxe ikasten zutela eskolan, buruz:

"El Ebro nace en Fontibre, Reinosa, provincia de Santander".

1
Ezin eutsi (lemmy.eus)
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Telegram bidez jasoa, egile ezezaguna.

view more: next ›