desertorea

joined 4 years ago
MODERATOR OF
 

Ez naiz oso meme zalea, baina...

 

Joan den larunbatean, Oreretan, fedibertsoaren bueltan jende talde polita bildu ginen, “Euskal fedibertsoko topaketak” izeneko jardunaldia ospatzeko. Elkar ezagutu, fedibertsoa ikusarazi eta etorkizun posibleetan pentsatzeko asmoz eta, baita ere, ondo pasatzeko asmoz. Jardunaldiak goizeko 09:30etan hasi ziren eta hitzaldien gunea antoatu ondoren, Dabidek (@[email protected]) jardunaldiak laburki aurkeztu zituen eta Goaitzek (@[email protected]) Badalab zertan datzan azaldu zuen.

Hitzaldien lehen txanda Ritarentzat (@[email protected]) eta Marcelentzat (@[email protected]) izan zen. Fedicat eta Anartist taldeetako kideak. Behin “FEDIVERS: 15 anys de mitjans socials federats” edo fediliburuxka aurkeztu ondoren, fedibertsoaren 15 urteen errepasoa egin ziguten.

Lehen hitzaldia amaitu ondoren atsedena hartu genuen hamaiketakorako eta elkar ezagutzeko.

Ondoren, Asierrek (@[email protected]) eta Axik (@[email protected]), Argia-ko kideek (@[email protected]), fedibertsoan nola murgildu ziren azaldu zuten: zergatik egiten duten talde gisa fedibertsoaren aldeko apustua eta bidean aurkitu dituzten kontraesanak zeintzuk izan diren. Uste dut eskertu egin behar dela hain gardenak izatea, beste pertsona batzuei fedibertsoan murgiltzen lagunduko baitie. Gainera, eztabaida polita sortzea lortu zuten eta entzuten ari ginen ia pertsona guztiok parte hartu genuen. Eztabaida horretan, Fedicat-eko lagunek gure proiektuen barruan sare publizitario asozialei ikusgarritasuna kentzeko oso proposamen interesgarria egin zuten. Proposamena "Resistance al 'Agression Publicitarie" (Résistance à l’Agression Publicitaire s’infiltre dans les réseaux «sociaux») delakoarena da, baina gutako askok ez genuen ezagutzen eta, egia esan, jardunaldiko ideiarik indartsuenetako bat izan zela uste dut. Joxek (@[email protected]) oso ondo laburbildu du bere blogean (Sare sozial pribatiboak vs Fedibertsoa. Hiru arau oinarrizko bezain erraz.).

Gero, bazkaltzeko ordua iritsi zen eta goizean jardunaldian egon ziren askok alde egin behar izan bazuten ere, oraindik fedibertsolari asko geratu ginen arratsaldeko saioari ekiteko.

Mikelek (@[email protected]) Abaraska (@[email protected]) zehazki zer den laburbildu zigun: zer egiten dugun eta gaur egun martxan ditugun zerbitzuak aurkeztu. Solasaldi txiki hori amaitu ondoren, joko bat proposatu zigun, eta horren bidez modu praktikoan ulertu ahal izan genuen federazioa zer den eta nola funtzionatzen duen. Jardunaldia amaitzeko, fedibertsoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin genuen, taldeka. Ideia asko atera ziren, antolatu eta gauzatu beharko ditugunak.

Badago eskatu duenik urtero honelako jardunaldi bat antolatzea. Ni, pertsonalki, bat nator ideia horrekin.

Amaitzeko, txalorik beroena gure itzultzaileei, egun osoan zehar egindako lan oparoagatik: Porru (@[email protected]), Garazi eta Eder (@[email protected]), izan ziren. Itzultzaile (eta pertsona) bikainak!!!

 

Eta oporretan ez bazoaz eta maletarik behar ez baduzu, zein liburu irakurri nahi duzu udan?

 

Kaixo, Lemmytarrok:

Datorren asteko asteartean, hilak 22 arratsaldeko 18:30tan, Elegose irakurle taldearen lehen liburu-tertulia antolatu dugu. Animatuko zarete gurekin elkartzera?

 

Denbora daramazu software librean sartu nahian eta ez duzu pausoa ematen? Interneteko tutorialak ez dute zurekin funtzionatzen? Sistema pribatiboetatik aldentzea gustatuko litzaizuke, Ubuntu zure ordenagailuan nola instalatu ikasiz? Galdera horien erantzuna nahi izanez gero, Zuk Zeuk Egin Lab 2.0 hurrengo saiora joateko gonbita egiten dizugu.

Zure ordenagailua tailer praktiko honetara ekartzen baduzu, Ubuntu GNU/Linux sistema eragile librea nola instalatzen eta funtzionatzen duen ikasi ahal izango duzu. Horretarako, ez duzu aldez aurreko sistema eragilea desinstalatu behar, trantsizioa urratsez urrats egin nahi baduzu ere. Saioak iraungo duen 3 orduetan, alderdi teknikoa ikasteaz gain, software librearen baloreez eta bizi duen egoeraren inguruan hitz egin ahal izango dugu. Saioan Dabid Martinez, hacktibista, software librean aditua eta Soberania Teknologikoaren aldeko ekintzailea izango dugu lagun.

Saio hau formatu presentzialean egitearen aldeko apustua egin dugu, denok Dabidek adierazitako urratsak jarraitzen ditugula ziurtatzeko. Horregatik, zure tokia ziurtatzeko eta segurtasun-baldintzak betetzeko, idatz iezaguzu hezkuntza (abildua) euskadi.isf.es korreora. Anima zaitez eta elkarrekin jarraituko dugu aurrera!

  • Saioa: GNU/Linux Install Party. Ekar ezazu zure ordenagailua eta pasa zaitez software librera
  • Laguntzailea: Dabid Martinez
  • Data: Apirilak 23, ostirala
  • Ordua: 17:00-20:00
  • Tokia: Abando Gizarte Etxea. Barrainkua kalea 5 (Bilbo)
  • Hizkuntza: Gaztelania
1
Limoncello (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Osagaiak

  • Sei-zazpi limoi (komeni da limoiak ekologikoak izatea, azala besterik ez dugu erabiliko eta ez dugu pestizidarik irentsi nahi).
  • Vodka edo pattarra (horrela ei da euskaraz "aguardiente").
  • 3 litro ur.
  • 1 kg azukre.

Prozedura

  • Zuritu limoiak (ikusi oharrak).
  • Bota litro bat vodka edo pattar limoiaren azalak alkoholean erabat hondoratzen utziko dizun edukiontzi batera.
  • Estali edukiontzia film garden batekin eta gorde ezazu leku ilun eta lehor batean astebetez (alkoholari limoi azalen olio guztia ateratzen lagun diezaiokezu egunero egurrezko koilara batekin maitekiro eragiten badiozu).
  • Astea igarotakoan, hiru litro ur jarri behar dituzu sutan, eta epel (ez bero) dagoenean kilo bat azukre bota behar diozu.
  • Eragin urari (berriz ere maitekiro, ez dugu ura mareatu nahi) azukrea erabat integratuta dagoen arte (ikusi oharrak).
  • Utzi azukre-jarabea erabat hozten.
  • Atera limoien azala mazeraziotik eta nahastu alkohola azukre-jarabe hotzarekin.
  • Sartu dena botiletan eta utzi botilak bake santuan bi egunez.
  • Oso hotz edan!

Ohar oso garrantzitsuak (gehienbat azkena)

  • Oso garrantzitsua da limoien azalaren zati zuria ez hartzea, azaleko olioak bakarrik nahi ditugulako. Inbertitu denbora limoiak ondo zuritzen edo likore mikatza lortuko duzu.
  • Azukre-jarabea egiten ari zarenean, ura ez da irakin behar, baina lehenengo burbuilak ateratzen diren punturaino utzi behar da berotzen.
  • Prozesu osoa bukatu arte, egunean behin "Bella ciao" abestia entzun behar duzu. Gainera, abestia entzuten duzun bitartean, Wikipedia irakurri behar duzu kantu hau erresistentzia antifaxista partisanoaren ereserki adoptatua izan zela ikasteko (eta gaur egun ere antifaxismoaren ereserkietako bat dela), ez Netflixeko soinu banda aberrantea eta erabat lotsagarria.

«È questo il fiore del partigiano, morto per la libertà!»

 

Azañak presiditutako biurte errepublikar-sozialistaren porrotaren ostean, 1933ko azaroko Hauteskunde Orokorretan CEDAk burututako koalizio eskuindarrak irabazi zuen, oso zatitua aurkeztu zen ezkerraren aurrean. Abstentzioa aldarrikatu zuen CNT sindikatu anarkistak, emaitza hauen aurrean, komunismo libertarioa aldarrikatuko zuen Greba Orokor iraultzailerako deia egin zuen. Abenduko matxinada honek ez zuen kasik eraginik izan Euskal Herrian, bai ordea, eta, modu esanguratsuan, Bastidan.

 

2021an 100 urte bete dira Piotr Kropotkin geografo eta pentsalari anarkokomunista hil zela. Pixelfed.eus bilduma honetan bere pentsamendua ulertzeko zenbait liburu gehituko ditut.

 

Animatzen zarete Hilbeltza bekarekin idatzitako Miren Gorrotxategiren, Sotoan gordeak liburua irakurtzera?

 

Orain irakurtzen ari zaren liburuan biziko bazina, non biziko zinateke?

Ni Obaban.

 

Bada, aurten irakurri duzun libururik onena gomendatu beharko bazenit (ez du zertan 2020an argitaratuta egon behar), zein izango litzateke?

Ni neu hasiko naiz:

Gizona bere bakardadean, Bernardo Atxaga

1
submitted 4 years ago* (last edited 4 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Elegose irakurle taldea, Mastodon.eus-en kokatzen den irakurle talde bat da. Irakurle talde honen helburua hilero liburu bat hautatzea, bakoitzak bere aldetik irakurtzea eta hilean zehar kideen artean komentatzea da.

Abenduan irakurriko dugun liburua aukeratzen ari gara eta hauek dira aukerak:

Zergatik ez zara animatzen geurekin batera irakurtzera? Bete inkesta, eta lagundu irakurgaia aukeratzen.

view more: next ›