musika

1 readers
0 users here now

Musikazale ntzako komunitatea, zabaldu lasai asko gustoko dituzun talde, abesti edo ta kontzertuak.

Musikarekin zerikusia duen edozer hementxe aurki dezakegu.

founded 4 years ago
MODERATORS
1
 
 

Kaixo!! Volca sample2 eskuratu berri dut eta liburutegiak sartzeko ez dut konbentzutu nauen softwarrerik topatu.... norbait hemendik horrelako zeozerrekin katxarreatu du eta programarik gomendatu ahal dit??

2
3
4
1
556 euskal kanten akordeak (kitarrazkantuak.weebly.com)
submitted 3 years ago by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Gaur dokumentu marabilloso honekin in det topo: ehundaka euskal kanten transkripzio harmoniko xinpleak.

Hemen partekatu nahi izan det norbaiti erabilgarria izango zaiolakoan.

5
 
 

Gaur aurkituet irudian ageri den diska, Van Der Graaf Generator taldean H to He Who Am the Only One albuma, hain zuzen ere.

Taldea ezagutzen ez bazenuten, rock progresiboa jorratze zuten, 70. hamarkadan egon ziren aktibo batez ere. Hamarkada horretan, hainbat alditan desegin zen taldea, definitiboa iritsi arte. Hala ere, 2005 urtetikan 2 kide aktibo daude.

Album hau bereziki, beraien hoberena iruitze zait. Gomendagarria oso, entzun nahi baduzue. Talde honen musika inspirazioz betea daola ustet, nahiz ta nahiko esperimental irudi daitekeen, sentimentu handiz indako abestiak in dituztela taldekideek ustet.

Demo modun, albumeko abesti bat partekatukot.

House with no Door zuzenean jota 1985. urtean. Disfruta ezazue 😁

6
1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Egia esateko, zalantzak nituen non publikatu kontu hau. Ez da zehatz-mehatz musikari buruzko ezer nahiz eta lotura duen baina ez zen ezta ere softwareari buruzkoa... Tira, hemen uzten dut.

Irrati gutxi entzuten dut normalean, oso tikismikis naiz musikarekin eta beti nahi dut nik nahi dudana entzun, baina azkenaldian gogoa sartu zait apur bat gehiago entzuteko irratia, bereziki musikari buruzko programak.

Gaur egun musikarako ibiltzen ditudan programak Clementine (Amaroken hurrengoa) eta Rhythmbox izaten dira, edo komando lerroan mocp. Clementinen zein Rhythmboxen irratiak entzuteko nahiko zoramen dut. Adibiderako, Radio3 entzuteko, haien zuzeneko emanaldien orrira noa https://www.rtve.es/radio/radio3/directo/ eta bertan dagoen playerrean (Firefoxekin) ondo entzuten dut, baina nahi badut jario hori Clementinera edo beste batera gehitu, aplikaziotik entzun ahal izateko, ez dabil. Clementinek Gstreamer pluginei buruzko zerbait dio, eta Rhythboxek, besterik gabe, ez dio ezer. Web orrian playerrari buruzko informazioa arakatzean ez dut aurkitzen stream-aren helbiderik. Agian ni biejuno geratu naiz baina lehen stream url-ak mp3, ogg edo m3u formatuan egoten ziren...

Zuek nola egiten duzue hau? Alegia, nola aurkitzen dituzue irratien playerrek erabiltzen dituzten url-ak zuen jario-zerrendara gehitzeko?

Milesker!!!

7
 
 

Marsoulaseko kobazuloko (Garona Garaia, Okzitania) goi paleolitoko aztarnategian maskor bat topatu zuten 1931an, itsaso atlantikotik 200 km baino gehiagora.

Orain gizakiek maskorra eraldatu izanaren aztarnak aurkitu dituzte ikerlariek eta duela 18.000 urte haize instrumentu bezala erabiltzen zutela uste dute.

Musikari bati utzi zioten eta soinu hauek grabatu zituen: Do, do sostenitu eta re notetatik gertukoak. https://advances.sciencemag.org/highwire/filestream/249232/field_highwire_adjunct_files/0/abe9510_Audio_S1.mp3

Maskorrak 31 cm-ko luzera du eta 18 cm-ko gehienezko zabalera.

Maskorraren punta moztuta zegoela ikusi dute. Zuloa maskorrera putz egiteko tutu bat sartzeko egin zutela uste dute. Tutu hori eusteko erabilitako material marroixka baten arrastoak aurkitu dituzte zulo inguruan.

Antzeko ahoko piezak dituzten maskorrekin egindako haize instrumentuak aurkitu dituzte lehen ere: Asia Hego-ekialdean (F irudia), Sirian (G eta H) eta Zeelanda Berrian (I eta J).

Maskorraren kanpo eta barrualdean puntu gorriz egindako apaindurak daude. Kobazuloko paretetan antzeko teknika erabiliz egindako marrazkiak daude, adibidez, puntuz osatutako bisontea. Kantabriako kobetan antzeko teknikekin egindako irudiak daude. Behar bada kontaktua zegoen bien artean.

Instrumentu zaharragoak aurkitu badira ere (hezurrezko txirulak...), lehen aldiz kobetako dekorazioaren eta musika instrumentu baten arteko lotura sinbolikoa aurkitu dute.

8
 
 

Mastodon.eus-eko @[email protected] erabiltzeak ari bat sortu zuen, fedibertsoan gabiltzanoi artista eta disken gomendioak eskatuz. Eskaera hark @[email protected] , @[email protected], Jon era nire erantzunak izan ditu. Interesgarri iruditu zait haria hona ekartzea eta guztion artean zerrenda gehitzen joatea, edo beste barik, zer entzun ez dakigunean bertora etortzeko aukera izatea erreferentziak lortzera

9
 
 
10
11
 
 

Siriarako tresnen bilketa

Bigarren urtez eta aurreko edizioaren emaitza onak kontuan hartuz, non 200 instrumentu baino gehiago eman ziren, Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin, Siriarako musika-tresnen banku bat sortu dute.

Instrumentuen bankua zabalik dago Siriako Musika Eskolekin lankidetzan aritzeko musika-materiala eman nahi duten enpresa eta partikularren dohaintzetarako.

Herritarrek, orkestra sinfoniko baten parte diren instrumentu zaharrak edo horien zatiak (arkuak, bizarrak, sokak, etab.) eman ahal izango dituzte, baita teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak ere.

Instrumentuak musika ikastera bideratuko dira, Siriako Musika Eskoletan emandako hezkuntzaren bidez. Baliabide gutxi dituzten pertsonak artean murgildu eta, horrela, gerrak eragindako izugarrikeriak ahazteko erabiliko dira.

Era honetan, musika, baliabide gutxiko adingabeentzako ibilgailu integratzaile bihurtuko da herrialde behartsu batean.

Dohaintza egitera joan aurretik, eman beharreko tresnari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu, hau da, datu tekniko eta historiko, konponketak eta abar. Dohaintza-inprimakia eta zure tresnaren historia bete beharko dituzu eta.

Dohaintzak egiteko epea 2020ko azaroaren 25etik 2021eko urtarrilaren 29ra artekoa izango da, 14:00etan. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren egoitza nagusia (Atotxako Zelaia 3), arduratuko da instrumentuak biltzeaz.

Instrumentua ezin bada eraman tamaina handikoa delako, entrega hitzartu ahal izango da, [email protected] edo 605709530 telefonoaren bidez.

Iturria: Donostia.eus

12
1
Beste 25 betetzeko indarrez (bizkaia.hitza.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
13
 
 

Jakina da gaur egun pertsona askok erabiltzen duela Spotify baina badira beste aukera batzuk, BandCamp esaterako.

Spotify -ko zerrenda bat harturik, antzekoak BandCamp -en entzuteko webgunea da Merch Table.