okerreko

joined 3 years ago
1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Aupa! Nire mobil zaharra oso gauza eskasak egiten ari da, saiatuko naiz konpontzen baina badazpada...

  • Mobila erostekotan, pentsatzen ari naiz Fairphone horietako bat erostea (espero dut erosi behar ez izatea, bestea konpontzea lortzen dudalako, baina...). Proiektua begiratu dut eta etikoki nahiko aukera onargarria dirudi. Zuetako inork ba al du halako telefonorik? Ondo irauten dute? Une honetan ez zait axola mugikorra super azkarra izateak, nahi dudana da erresistentzia handikoa izatea...
  • Horrekin batera, ze sistema libre ezagutzen dituzue probatu dituzuelako? Izan Fairphone berria edo konpotzen dudan zaharra, aspalditik nabil pentsatzen Androiden sistema kentzea... Baina ez naiz jarri bilatzen. Zein da aukerarik onena zuen ustez?

Milesker aldez aurretik zuen erantzunengatik!

1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Egia esateko, zalantzak nituen non publikatu kontu hau. Ez da zehatz-mehatz musikari buruzko ezer nahiz eta lotura duen baina ez zen ezta ere softwareari buruzkoa... Tira, hemen uzten dut.

Irrati gutxi entzuten dut normalean, oso tikismikis naiz musikarekin eta beti nahi dut nik nahi dudana entzun, baina azkenaldian gogoa sartu zait apur bat gehiago entzuteko irratia, bereziki musikari buruzko programak.

Gaur egun musikarako ibiltzen ditudan programak Clementine (Amaroken hurrengoa) eta Rhythmbox izaten dira, edo komando lerroan mocp. Clementinen zein Rhythmboxen irratiak entzuteko nahiko zoramen dut. Adibiderako, Radio3 entzuteko, haien zuzeneko emanaldien orrira noa https://www.rtve.es/radio/radio3/directo/ eta bertan dagoen playerrean (Firefoxekin) ondo entzuten dut, baina nahi badut jario hori Clementinera edo beste batera gehitu, aplikaziotik entzun ahal izateko, ez dabil. Clementinek Gstreamer pluginei buruzko zerbait dio, eta Rhythboxek, besterik gabe, ez dio ezer. Web orrian playerrari buruzko informazioa arakatzean ez dut aurkitzen stream-aren helbiderik. Agian ni biejuno geratu naiz baina lehen stream url-ak mp3, ogg edo m3u formatuan egoten ziren...

Zuek nola egiten duzue hau? Alegia, nola aurkitzen dituzue irratien playerrek erabiltzen dituzten url-ak zuen jario-zerrendara gehitzeko?

Milesker!!!