Txopi

joined 4 years ago
MODERATOR OF
 

Laster Mastodon softwarean eta ondorioz zure Mastodon instantzia gogokoenean ere (mastodon.eus, mastodon.jalgi.eus...) bidalketak editatzeko aukera izango duzu.

Orain, bidalketa bat Ezabatu eta berridatzi dezakezu, zuzenketaren bat egiteko, argiketaren bat.gehitzeko... baina zer gertatzen da dagoeneko bidalketa horrek interakzioak jaso baditu (bultzadak, datsegiteak, erantzuak)? Kasu horietan nik dagoen bezala uzten dut bidalketa (zuzendu/osatu gabe) edo nire bidalketari erantzuten diot eta aparte azalpen bat erantsi.

Garapenean dagoen funtzionalitatearen arabera, bidalketa bat Editatu ahal izango duzu. Erabilera txarrak saihesteko edizioen historikoa egongo da. Horretaz gain, garatzaileek erabaki dute bidalketa horrekin interaktuatu duten erabiltzaileek jakinarazpen bat jasoko dutela aldaketaren berri izan dezaten. Ikusi beharko, baina bidalketak editatzeko aukera ondo egon daiteke. Zuk zer uste duzu?

 

Eugen Rochkok, Mastodon softwarearen sortzailea eta instantzia handienaren mantentzailea denak, Mastodon irabazi asmorik gabeko erakunde bihurtu du. Eugenek bere soldata bertatik jasotzen du.

Azkenaldian Eugenek kritika batzuk jaso ditu batez ere mastodon.social instantzia kudeatzeko moduagatik eta edozein dirua-iturri onartzeagatik, baita instantziaren kode etikoa betetzen ez duten iragarleengandik ere: https://seedy.xyz/posts/0005-open-letter/

Eta zuk, zein iritzi duzu Mastodon instantzien dibertsitate eta banaketari buruz? Eugenen erabakiren bat duzu? Ona edo txarra iruditu zitzaizun? Aldaketa honek zer suposa dezake orain artekoarekin alderatuta?

 
 

16 urte dituen Shania McDonagh izeneko irlandar neskato batek egindako marrazkia da. Marraztu duen gizona arrantzale bat da.

 

Ezagutzen ez nuen PeerTube instantzia baten berri izan dut, hezkuntzako edukietara bakarrik zuzenduta dagoena. Bertan, klaseen grabaketak, tutorialak, dokumentalak eta antzeko bideoak igo daitezke. Bota begirada bat, dagoeneko eduki asko baititu.

 

Saltokietako kamiseta gehienek erdarazko leloak dakartzate eta ni euskarazkoekin gusturago nabil. Bide batez, paisaia linguistikoa euskalduntzen laguntzen dudala pentsatzea ere gogoko dut. Jardunaldi bat dela, elkarte bat dela... maiz ditugu euskarazko kamisetak eta poltsak erosteko aukerak eta proposamenak, baina hortik kanpora zer?

Interneten bilaketa batzuk egin ditut eta aurkitu ditudan denda batzuk hemen zerrendatuko ditut. Ziur askoz gehiago daudela, beraz gehitu gehiago iruzkinetan mesedez :smiling face with halo:

Hauen diseinuak niri pertsonalki nahiko gustatzen zaizkit:

Beste hauek berriz tematikoak bezala taldekatu ditut:

Azken hauek berriz profesionalagoak dirudite (testu gutxi baina aukera asko, maiz saltoki fisiko eta guzti):

Oharra: irudian agertzen den kamiseta Sasiburu euskara elkartearen dendakoa da.

 
  • Egileak: Ramon eta Valentin Zubiaurre.
  • Iturria: Euskal Museoa (Bilbokoa).
 

Argazkian ageri dena Mesoamerikan existitu zen Olmeka kulturan hain ohikoak ziren harrizko buru erraldoi bat da. Olmekak orain Mexikoko golkoa den zonaldean bizi izan ziren eta K.a. 1250. urtetik K.a. 500-400. urtera iraun zutela uste da. Ezagutzen den Amerikako zibilizazio zaharrena da.

Wikipedian buru gehiago ikusgai.

 

Ez dakit non den baina argazki-sorta bikaina iruditzen zait.

 
 
 
view more: ‹ prev next ›