Abenduaren 5ean goizeko 11:30ean webgune honetako sortzaileetako bi Durangoko Azokan izango gara fedibertsoa zer den azaltzen eta euskal sortzaileek nola baliatu dezaketen gure ikuspegia ematen.
Honela laburbildu dugu gure ekarpentxoa Kabiako egitaraura:
Zer da fedibertsoa eta zer eskaini diezaieke euskal sortzaileei?
Modan dauden sare sozialek argi-ilunak dituzte. Fedibertsoa osatzen duten sare sozial modernoek gabezia horiek konpontzera datoz. Euskarak eta euskal kulturak dagoeneko beraien lekua irabazi dute unibertso federatu honetan. Ezagutu ditzagun euskal sortzaileek eskura dituzten aukera berritzaile batzuk.
Areto nagusian izango da ekitaldia eta sarrera Landako guneko kanpoaldetik egiten denez, sarrera irekia izango da (lekua bete arte):
Internet bidez ere jarraitu ahal izango da 11:30 eta 12:00 bitartean Durangoko Azokako webguneko hasiera orrialdean.
Bihar arte,
@[email protected] eta @[email protected] .
OHARRA: aurrerago hitzaldiaren grabaketa ikusgai izango omen da eta hemen estekatuko dugu.