this post was submitted on 18 Oct 2022
1 points (100.0% liked)

Errezeta orokorrak

1 readers
0 users here now

Edozein motatako errezetak partekatzeko komunitatea (errezeta begetalak partekatu nahi badituzu, Errezeta Begetalak komunitatean egin dezakezu).

founded 3 years ago
MODERATORS
 

Hegaluze kontserba nola egin

Oharrak ondo hartu baldin banituen, 2022ko udaran hau izan zen egin genuena:

• 102 Kg bonito edo hegaluze erosi genuen
• 10 arrain (ahalik eta handienak erostea komeni da, haragi/hezur proportzio hobea, lan gutxiago)
• 6,90€ / Kg zegoen prezioa (703€ izan zen guztira)
• 7 cm lodiko xerra edo medailoitan prestatzeko eskatzen dugu.
  • 162 flasko bete genituen (4,45€ atera da hegaluze flaskoaren kostua, gure lana kobratu gabe noski).
  • 10 mendrezka (ventresca/ijada) beste era batean labean egiteko.

Hegaluzea irakin:

• Medailoiak: Ur asko lapiko handian, gatz asko bota eta irakiten hastean zati handienak azpira sartu, ondoren zati txikiagoak gainean; 20 minutuz irakiten eduki eta atera, ez daitezela gehiago egon.

• Kokoteak: Beste lapiko batean ura gatzarekin prestatu kokoteentzat. Irakiten hastean sartu eta 10 minutuz egotea nahikoa da.  

• Mendrezka (ijada): Mendrezkak apenas eduki behar dira uretan. Kokotearen lapikoa erabili daiteke, irakiten dagoenean uretan sartu eta zuritu bezain laster atera; Gero olio erre bat presta daiteke, baratxuriarekin, limoi pixka batekin... gainetik bota eta labean sartu mendrezkak, berotu eta unean jateko.

Hegaluzea garbitu eta poteratu

Hegaluzea hozten utzi behar da denbora batez (estalita hobe, euliak ez joateko). Ondoren azala, hezurrak eta zain-odolak kendu labantxoekin. Gero zati garbiekin eskuz kristalezko flaskoak betetzen dira ahalik eta gehien (aire gutxi uzteko, baina presio gehiegirik gabe, zatiak ez puskatzen saiatuz). Betetzeko oliba olioa erabil daiteke edo nahasketa bat prestatu 3/4 oliba olioa eta 1/4 ozpina.

Flaskoak irakin

Flaskoak beteta daudenean tapa eskuz itxi, indar gehiegi egin gabe (flaskoak urtean zehar garbitu eta berrerabili daitezke, baina hobe tapa berriak urtero). Lapikoetan flaskoak sartu, ondo betez (gero mugitu ez daitezen), eta urez bete lapikoak. Berotzen jarri eta irakiten hasten direnetik 1h eta 15 minutuz eduki. Uretatik atera eta hozten utzi (ez da komeni egun horretan autoz garraiatzea, flaskoak bero egonda posible delako kolpetxo batekin tapatik airea sartu eta kutsatu litekeelako).

.odt fitxategia deskargatzeko aukera hemen eta bideo azalpena hemen

no comments (yet)
sorted by: hot top controversial new old
there doesn't seem to be anything here