aldakur

joined 4 years ago
MODERATOR OF
 

Kaixo,

Nire bloga bisitatzen baduzue eta edozein loturetan klik eginez gero, hackeatua izan dela konturatuko zeate. Ezagutzen dezuen antimalware libre edo doakoren bat? aurkitu ditudan guztiak diru trukekoak dira.

Eskerrik asko.

Bloga aldakur.net

**Edit: ** Azkenean konpontzea lortu dut. Zehazki ez dakit non zegoen arazoa, baina plugin batean harira zan. Plugin batzuk desinstalatu ondoren dana martxan jarri da.

 

Duela 4 urte inguru labur.eus Wordpress barnean erabiltzeko plugin bat atera nuen. Gaur egun erabilgarria da Wordpress 5.x.x bertsioentzat, beraz hemen uzte dut plugina deskargatzeko esteka eta konfigurazioaren bideo laburra.

WP-Labur: https://eu.wordpress.org/plugins/wp-labur/

Konfigurazio bideoa: hemen

Kodea: https://github.com/aldakur/wp-labur

Kontuan izan labur.eus zerbitzua polr izena duen proiektu librean oinarritzen dela. Horregatik, modu orokor batean labur.eus ez den zerbitzari batekin erabili ahal izateko beste plugin bat egin nuen. WP-Polr plugina alegia.

WP-Polr: https://eu.wordpress.org/plugins/wp-polr/ **

Kodea: https://github.com/aldakur/wp-polr

 

Nire bloga Wordpress baten bitartez daukat. Estatistikak jarraitzeko sistema eta plugin desberdinak erabiltzen ditut, baina oraindik ez naute guztiz konbentzitu.

Hauek dira erabiltzen ditudanak:

Koko Analytics: Sinplea eta nahiko egokia. Eguneroko bisitak, nondik etorri diren eta zein orrialde izan dira bisitatuenak ikusi daiteke. Agian sinpleegia eta norberaren admin erabiltzailearen bisitak ere kontutan hartzen dituela susmoa dut.

Jetpack Stats: Informazio ugari ematen du, ondorioz konplexuegia izan daiteke. Doakoa da, nahiz eta aukera gehiago nahi badituzu pixka bat ordaindu beharra dago. wordpress.com helbidean bloga erregistratu beharra dago.

Monster Insights: Agian, aipatutako hiruetatik informazio gehien eskaintzen duena da. Hemen ere, aukera gehiago izateko ordaindu beharra dago. Gainera, oker ez banago Google Analytics ekin batera lan egiten du.

1
Kaixo Lemmy.eus! (lemmy.eus)
submitted 4 years ago* (last edited 4 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Aupa, Egoitz Gonzalez naiz eta @aldakur erabiltzailearekin aurkituko nauzue sare desberdinetan.

Ikasketaz informatikoa eta gaur egun irakaslea ofizioz.

Ideia polita iruditzen zait lemmy.eus proiektua. Animo denoi!