Kilkerra

joined 3 years ago
 
 

 

Gurasoaren arreba edo ahizpari "matanta" erraten zaio Lapurdiko kostaldean, beste tokietan izeba, izeko edo ttantta erraten den gisan (ikus hemen).

Eboluzio interesgarria du hitzak, izan ere matanta frantsesezko "ma tante" (nire izeba) formatik dator, euskarak posesibo hori hitzaren parte egin du ("zure matanta" erran baitaiteke).

Aldiz, frantsesezko "tante" horrek ere antzeko eboluzioa izan duela dirudi, jatorriz "ante" baitzen. Eta posesiboaren gehiketak ("ta ante", zure izeba) eman du gaurko "tante".

Hots, "matanta" erratean, etimologikoki "nire zure izeba" diogu.

1
Egoskor (lemmy.eus)
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Hara! Egoskorra ez da erraz egosten dena, kontrakoa baizik! Baina horrek azaltzen du egoskor=temati adiera

Baina auskalo, agian egos-gogor => egoskor da bilakaera.