Beharrezko programak:
yt-dlp
rename
(Arch-en perl-rename
)
kid3
- Youtuben erreprodukzio zerrendaren esteka kopiatu, adibidez Joseba Tapiaren Agur Intxorta Maite: https://www.youtube.com/playlist?list=OLAK5uy_k6Vqj16CkZYUHfQh0Zn2jOHl_fb-IK87c
- Begiratu zein urtekoa den bilduma
- Terminalean hau idatzi:
yt-dlp -P "~/Musika/Joseba Tapia/2001 - Agur Intxorta Maite" --extract-audio --audio-format mp3 --audio-quality 0 "https://www.youtube.com/playlist?list=OLAK5uy_k6Vqj16CkZYUHfQh0Zn2jOHl_fb-IK87c"
Aldagaiak:
- -P "~/Musika/EGILEA/URTEA - BILDUMA"
- bukaeran, zerrendaren esteka kakotsa bikoitz artean
- beste aldagaiak bere horretan utzi
- Behin deskargatuta, bildumaren azala deskargatu eta karpetan bertan utzi, JPG formatuan adibidez.
- Terminalean hau exekutatu, deskargatutakoen izena ondo jartzeko (bukaeran duen kodea kentzeko):
cd Deskargarako/Helburu/Karpetaren/Bidea
perl-rename 's/ \[.{11}]//' *.mp3
^1^
- Eskuz gehitu kanta bakoitzaren zerrenda-zenbakia fitxategi-izenaren hasieran, formatu honetan egon dadin:
1 - Loiolako Porrusalda
- Kid3 ireki, karpetako fitxategi guztiak hautatu eta eskuinean agertzen den atalean,
Formatua: ↓ dioen tokian, hau idatzi:
%a/%y - %l/%t - %s
^1^ eta eskuinean dagoen 2 etiketa sakatu
- Berriz hautatu fitxategi guztiak eta haiei eskuin klika egin ostean, Album Art>Embed Album Art sakatu
- Kid3n, sakatu Ctrl S eta bukatu duzu prozesua
^1^: Bilduma bat baino gehiagoko fitxategiak berrizendatu nahi izatekotan:
cd Egilearen/Karpetaren/Bidea
perl-rename 's/ \[.{11}]//' */*.mp3
^2^: Honela ere idatzi dezakezu, berdina baita:
%{artist}/%{year} - %{album}/%{track} - %{title}