this post was submitted on 16 Dec 2022
1 points (100.0% liked)

Etimologien komunitatea

1 readers
0 users here now

Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.

Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.

Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, "badirudi..." "imaginatzen hau datorrela..." bezalakoak erabili.

Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!

PD: hemengo moderatzailea @[email protected] da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.

founded 2 years ago
MODERATORS
 

Atzo bertan maitemina ta maitasunan arteko aldeaz hitzeiten ibili giñan, ta batek argudiatze zun maitemina "mina eragiten dun maitasuna" dala, alegia: maite+min

Nik zalantza haundiak ditut "min" gehigarri horrek "oinaze" esanahia dakan, hitz gehiotan agertze baita: lagunmin ta eskumin, kasu.

Ba al daki norbaitek "min" gehigarri hoi nundik datorren ta ze esanahi dakan? Euskaltzaindiak "Adiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa" esanahia ere emate dio "min" hitzai.

no comments (yet)
sorted by: hot top controversial new old
there doesn't seem to be anything here