this post was submitted on 06 Dec 2020
1 points (100.0% liked)

Literatura

1 readers
0 users here now

Literatura euskaraz gozatu nahi dugun horientzako komunitate gozoa eta bizigarria :)

founded 4 years ago
MODERATORS
 

Kontuz, spoiler arriskua ๐Ÿ˜„

Gustatu zait nola hitz egiten duen intsektuei buruz eta Euskal Herriko kontuei buruz. Donostian kokatuta dago istorioa, Hendaiarantz begira. Pertsonaia kopurua erraza izan da niretzat kudeatzeko, ez naiz galduta ibili nor-zen-nor oroitu nahian, ondo ezagutzen nuen bakoitza (ondo deskribatuta zegoen seinale).

Gogorra da irakurketa, hasieratik oso gai serioa tarteko, gero bigarren plano batean geratzen da protagonistaren minbizia, kontakizunaren oinarrian bezala, gertakari zirraragarriei hutsaltasun bat eraginez (total, ze axola du guztiak...).

Nobelaren amaieran bukaera pare bat asmatzeko aukera ematen zidan tramak. Ez da gertatu ez bat eta ez beste ๐Ÿคฃ

Deseroso sentitu naiz hasieratik, gizontasun tipiko bat oso markatuta deskribatzen duelako, gizon guztientzat, baita biologizista jarriz ere tarteka. "Zergatik ote gara gizonok beti honelakoak", edo "emakumeak halakoak". Ez dakit protagonistaren ikuspegia, narratzailearenak edo idazlearena den. Liburu osoan zehar jarraitu du horrela, baina tira.

Gomendatzen dut irakurtzea. Bestela ez nuen hemen iruzkina sortuko!

Beste norbaitek irakurri badu, gustura irakurriko nituzke bere iruzkinak!

no comments (yet)
sorted by: hot top controversial new old
there doesn't seem to be anything here