this post was submitted on 05 Jan 2021
1 points (100.0% liked)

Thai sukaldaritza

1 readers
0 users here now

Tailandiako gastronomia pila bat gustatzen zaigunontzako tokia. Ea elkarrengandik asko ikasten dugun!

founded 4 years ago
MODERATORS
1
Thai zopa (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Thailandiar zopa bat ezagutu genuen jatetxe batean (errezeta tipikoena, uste dut) eta etxean gure aldaera egiten dugu hilean behin. Oso erraza da eta azkar-azkar prestatzen da. Osagaiak prest edukitzea bakarrik behar duzu. Bi pertsonarentzako kopuruak:

  • Ura (hiru platerkada edo bolkada ๐Ÿ˜Š).

  • Kaienak (lauzpabost ondoren apartatzeko, bizpairu txikitu eta zoparekin gero jan nahi badira).

  • Jengibre puska bat (zurituta, gero ez dugu jaten).

  • Koko ur latatxo bat.

  • Gatza (ez ahaztu, behar du; paellari botatzen diozun haina) eta pipermin beltza (pixka bat).

  • Azenarioa eta brokolia (lekak ere bai, garaia denean).

Lapikoan egosi hiruzpalau minutuz (barazkiak gutxi egiteko).

  • Noodle-ak gehitu eta minutu batez irakiten segi (erabiltzen den motaren arabera, gu hauekin konforme gaude).

Sua itzali eta gehitu azken osagaiak:

  • Aparte frijitutako 4 otarrainska (bestela oilasko bularkia ere izan daiteke, dadotan moztuta eta zartaginean frijituta; edo begano egitea, noski).
  • Piper berde puskak eta txanpiak (biak gordinik, zopa berora gehitu eta listo).

Oharra: kaienak eta jengibrea kendu eta azkar zerbitzatu, bestela guztia gehiegi biguntzen da. Animatu egiten eta on egin dagizuela!

no comments (yet)
sorted by: hot top controversial new old
there doesn't seem to be anything here