this post was submitted on 08 Feb 2021
1 points (100.0% liked)

Thai sukaldaritza

1 readers
0 users here now

Tailandiako gastronomia pila bat gustatzen zaigunontzako tokia. Ea elkarrengandik asko ikasten dugun!

founded 4 years ago
MODERATORS
1
Pad thai (lemmy.eus)
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Tailandiar gastronomiako errezeta zabalduenetakoa da Pad Thai platera. Esango nuke oinarrizko osagaiak arroz tailariniak, tamarindoa, kakahueteak... direla.

Gaztelaniaz tutorial fidagarri bat honako hau dela esango nuke, egileak hango jatorria baitu.

Nik batez ere bere jarraibideak segi ditut. Prozesua kaotiko samarra egin zait, ohitura faltagatik: gauzak egiteko ordena, zartagin bat beharrean bi, hamaika gopor edo edukiontzi nire inguruan osagai erdi prestatuekin... Baina goxoa atera da azkenean ๐Ÿ˜‚๐Ÿ‘Œ

Erabili ditudan osagaien argazkia:

Eta emaitza:

Zuk probatu izan duzu? Eta egin? Partekatu esperientzia nahi baduzu!

no comments (yet)
sorted by: hot top controversial new old
there doesn't seem to be anything here