Fedibertsoa

1 readers
1 users here now

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

founded 4 years ago
MODERATORS
26
 
 

Egilea: mray

27
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Gaur, Mastodon eta Peertube instantzia bana kaleratu ditu Europako instituzio, erakunde eta agentzia ofizialek erabiltzeko.

EU Voice (Mastodon): https://social.network.europa.eu/

EU Video (Peertube): https://tube.network.europa.eu/

Albiste ofizialean azaltzen duten bezala, pilotu honen helburua Europar Batasunaren burujabetza teknologikoa​n sakontzen laguntzea da.

28
 
 

Kaixo:

Azkenaldian pare bat Gancio instantzia berri ezagutu ditut eta hemen aipatu nahi ditut nahi duenak ikusi eta erabil ditzan:

Besteren bat gehiago ezagutuz gero gehitu iruzkinetan!

29
30
31
 
 

Ikusi dut orri honetan zerrendatzen direla Lemmyrekin federatu daitezkeen beste sare sozialak. GNU Social ere laster gehituko omen da.

32
 
 

Bideo hau agian teknikoegia edo aspergarriegia izan daiteke askorentzat, baina bertan ingelesez azaltzen dute Owncast-ek ActivityPub protokoloa nola inplementatuko duen eta beraz, zer espero daitekeen funtzionalitate horretaz martxan jartzen dutenean.

33
 
 

Kaixo, Ez dakit noiz edo noiz hemendik honi buruz hitz egin dugun... baina irakurle asko daude Fedibertsoan, eta liburuak gomendatzeko, iruzkinak egiteko oso erabilgarria eta federatua den plataforma honen berri eman nahi nuke: https://bookwyrm.social/ Ez dakit duen lizentzia #SoftwareLibrea izan daitekeen, baina tira, lan polita da eta badirude gutxira bakoitzak egindako liburuen datuak esportatzeko aukera ere izango del (csv formatuan), beraz bakoitzak irakurritakoa gogoratzeko ere balio dezake! ;) ANTI-CAPITALIST SOFTWARE LICENSE (v 1.4) Bide batez, Euskarazko itzulpena %38an dago soilik... norbaitek lagundu nahiko balu! ;) https://translate.joinbookwyrm.com/project/bookwyrm/eu

34
35
 
 

Kaixo! #Pixelfed eta #Pleroma bateragarriak eta elkar federatzen dutela irakurri dut, eta probatzen ari naiz ea horrela ote den. Kasu hontan Pixelfed.eus eta fe.disroot.org (Disroot-en Pleroma zerbitzaria)-ekin. Nire bi kontuekin jarraitzen banaiz ere, pleromatik "onarpenaren zain" nagoela agertzen zait... ba al dakizue zer izan daitekeen? Eta nori galdetu, hau da Pixelfed edo Pleromaren arazoa ote? :/ Federazioaren arazotxoak... ;)

36
 
 

Webgune honek fedibertsoko hainbat ostalariren jarraipena egiten du. Ikusi dudanagatik software desberdinak exekutatzen dituzten instantziak automatikoki aurkitzen ditu eta beraiei buruzko informazioa batzen du: Mastodon, Peertube, Pixelfed... Goian eskuinean agertzen den goitibeheran 23 software desberdin zenbatu ditut.

Lemmy instantzien zerrenda bat ere badu eta munduko mapa batean ere kokatzen ditu:

Webgune honi buruz (lemmy.eus) datu hauek bistaratzen ditu:

Webgune interesgarria fedibertsoko txoko berriak aurkitzeko eta beraiei buruzko estatistikak eta abarrak ezagutzeko.

37
 
 

Dan, Pixelfed-eko garatzailea, udaberritik ari da Pixelfed-en taldeak garatzen eta bere Mastodoneko kontuan aurrerapenak partekatzen ditu. Pixelfed eta Instagram antzekoak omen dira, baina taldeen funtzionalitate hau Facebooken inspiratuta sortu du. Talde pribatuak eta publikoak egongo dira laster erabilgarri eta oraindik probatzeko goizegi bada ere, beraien erabilera irudi hauetan kuxkuxeatu daiteke:

Gai honi buruzko informazio gehiago:

38
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Abenduaren 5ean goizeko 11:30ean webgune honetako sortzaileetako bi Durangoko Azokan izango gara fedibertsoa zer den azaltzen eta euskal sortzaileek nola baliatu dezaketen gure ikuspegia ematen.

Honela laburbildu dugu gure ekarpentxoa Kabiako egitaraura:

Zer da fedibertsoa eta zer eskaini diezaieke euskal sortzaileei?

Modan dauden sare sozialek argi-ilunak dituzte. Fedibertsoa osatzen duten sare sozial modernoek gabezia horiek konpontzera datoz. Euskarak eta euskal kulturak dagoeneko beraien lekua irabazi dute unibertso federatu honetan. Ezagutu ditzagun euskal sortzaileek eskura dituzten aukera berritzaile batzuk.

Areto nagusian izango da ekitaldia eta sarrera Landako guneko kanpoaldetik egiten denez, sarrera irekia izango da (lekua bete arte):

Internet bidez ere jarraitu ahal izango da 11:30 eta 12:00 bitartean Durangoko Azokako webguneko hasiera orrialdean.

Bihar arte, @[email protected] eta @[email protected] .

OHARRA: aurrerago hitzaldiaren grabaketa ikusgai izango omen da eta hemen estekatuko dugu.

39
 
 

Hau da, posible al da egun batzuen burura argitaratu nahi diren tutak egitea? #Pleroma-n egin daiteke, eta mastodonen ez dut aurkitu modurik... norbaitek ideiarik bai? Mila esker!

40
41
 
 

Orain dela zenbait egun ez ditudala beste instantzia batzuetako bidalketak jasotzen. Arazoa ez da konpontzen instantzia horietako komunitateetara harpidetuta.

42
 
 

Laster Mastodon softwarean eta ondorioz zure Mastodon instantzia gogokoenean ere (mastodon.eus, mastodon.jalgi.eus...) bidalketak editatzeko aukera izango duzu.

Orain, bidalketa bat Ezabatu eta berridatzi dezakezu, zuzenketaren bat egiteko, argiketaren bat.gehitzeko... baina zer gertatzen da dagoeneko bidalketa horrek interakzioak jaso baditu (bultzadak, datsegiteak, erantzuak)? Kasu horietan nik dagoen bezala uzten dut bidalketa (zuzendu/osatu gabe) edo nire bidalketari erantzuten diot eta aparte azalpen bat erantsi.

Garapenean dagoen funtzionalitatearen arabera, bidalketa bat Editatu ahal izango duzu. Erabilera txarrak saihesteko edizioen historikoa egongo da. Horretaz gain, garatzaileek erabaki dute bidalketa horrekin interaktuatu duten erabiltzaileek jakinarazpen bat jasoko dutela aldaketaren berri izan dezaten. Ikusi beharko, baina bidalketak editatzeko aukera ondo egon daiteke. Zuk zer uste duzu?

43
 
 

Eugen Rochkok, Mastodon softwarearen sortzailea eta instantzia handienaren mantentzailea denak, Mastodon irabazi asmorik gabeko erakunde bihurtu du. Eugenek bere soldata bertatik jasotzen du.

Azkenaldian Eugenek kritika batzuk jaso ditu batez ere mastodon.social instantzia kudeatzeko moduagatik eta edozein dirua-iturri onartzeagatik, baita instantziaren kode etikoa betetzen ez duten iragarleengandik ere: https://seedy.xyz/posts/0005-open-letter/

Eta zuk, zein iritzi duzu Mastodon instantzien dibertsitate eta banaketari buruz? Eugenen erabakiren bat duzu? Ona edo txarra iruditu zitzaizun? Aldaketa honek zer suposa dezake orain artekoarekin alderatuta?

44
45
1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 
 

Owncast zuzeneko bideo streaming-ak egiteko aukera ematen duen software libreko proiektu bat da: https://owncast.online/

NLnet Fundazioaren dirulaguntza bati esker federazioa eta ActivityPub protokoloaren euskarria gehituko dutela iragarri dute.

Helburuak:

  • Owncast zerbitzariak jarraitu eta eduki berria dagoenean jakinarazpenak.
  • Peertuberekin interoperabilitatea: Owncasteko edukia Peertube instantzietan eta behar bada baita bilaketetan ere.
  • Owncast zerbitzarien direktorio eta komunitateak sortzeko aukera.
46
47
 
 

Aldaketa haundina 1.1 bertsioan eman zan, honek zuzenketa txiki batzuk gehitze dizkio arazo batzuk konpontzeko.

Ea goiz Baleafunk ta beste instantzia batzutan probatu dezakegun!

48
49
 
 

Ezagutzen ez nuen PeerTube instantzia baten berri izan dut, hezkuntzako edukietara bakarrik zuzenduta dagoena. Bertan, klaseen grabaketak, tutorialak, dokumentalak eta antzeko bideoak igo daitezke. Bota begirada bat, dagoeneko eduki asko baititu.

50
 
 

NLnet fundazioaren diru-laguntzari esker finantzatuko dute garapena neurri handi batean eta pertsonalizazioari garrantzi berezia emango diote.

[EN] https://joinpeertube.org/en_US/news#roadmap-v4

[FR] https://joinpeertube.org/fr_FR/news#roadmap-v4

view more: ‹ prev next ›