BurujabetzaK eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea

1 readers
0 users here now

#BurujabetzaK garatzeko hauei buruzko informazioa zabaltzea beharrezkoa da, praktikak ezagutu, kezkak elkarbanatu eta proiektuak eraldatzaileak indartzeko.

Bosgarren Olatuan gertatzen ari den euskal mugimendu kooperatiboaren eraldaketa prozesuari eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileari lotutako iritzi eta berriak ere zabalduko ditugu bertan.

Interkooperazioa eta Mutualismoa! #Koop #ESE 🌊

founded 3 years ago
MODERATORS
1
2
 
 

Hezkuntza Sailak hezkuntza lege berrirako akordioa urratu du Googlerekin sinatutako hitzarmenaren bitartez

3
 
 

Olatukoopek, Gu Pirinioa eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Pirinioan ekosistema kooperatibo eraldatzaileak sortzeko lanketa egiten ari da. Formazioa eta proiektuen bidelaguntza ardatzekin, lurraldetutako erreferentziazko ekosistemak sortzeko lehen pausoak eman dituzte. Subjektu eraldatzailea artikulatu, lurralde beharrak identifikatu, eta burujabetza materialak autoeraketaren bidez lantzeko asmoarekin, lehen bost proiektuen bidelaguntzak abian dira. 2022an bidea egiten jarraituko dute, #LurraldeBurujabeak helburu.

4
 
 

Euskal Herriko kooperatibismo olatu berriaren inguruko informazio emateko Telegram kanal hau sortu nuen, gaian interesa baduzu, harpidetu! #BosgarrenOlatua #ESE #Koop

5
 
 

BIZITZA MODU KOOPERATIBOAN ANTOLATUZ

Bazenekien modu kooperatiboan lan egiteaz gain, eredu kooperatiboak jarraituz jan, bizi eta zaindu zaitezkeela besteak beste?

Eguneroko bizimoduan autogestioa sustatzen duten kooperatibismo-erakundeak ezagutuko ditugu. Herri-ekimenak eta autoenplegu-proiektuak izango ditugu eredu berri hauen erronkei, zailtasunei eta ahalmenei heltzeko:

  • ERROTIK Kooperatiba Feminista
  • AMETXE erabilera-lagapen erregimeneko kooperatiba- Cohousing
  • AIARALDEA Ekintzen Faktoria.
6
 
 

EuskalHerriaDigitala.eus jardunaldietako bideoen zerrenda

ta bai... youtuben...

7
 
 

Euskalgintzaren kooperatibizazio beharraz idatzi dut ARGIA aldizkarian, UEUren #UI49 Udako Ikastaroetan Kontseilua, GEZKI eta Olatukoopekin landutako ildoaren baitan. Zer eta nola inoiz baino garrantzitsuagoa izanen da:

«Datozen garai nahasi eta apokaliptikoetan, garrantzitsua izango da euskalgintzak egiten duen hautua: homologazioa ala eraldaketa; sumisioa ala burujabetza»

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2740/euskalgintzaren-olatu-kooperatiboarekin-jarraitu

#ESE #Koop #BosgarrenOlatua #HirugarrenOlatua #kooperatibismoa #Euskara #Euskalgintza

Zein iritzi duzue euskalgintzaren kooperatibizazio beharraz? Euskalgintza ekonomia sozial eraldatzailearen baitan garatu daiteke?