Antiespezismoa

1 readers
0 users here now

Interneten antiespezismoari buruz eta hari lotutako gaiei buruz euskaraz mintzatzeko tokia.

Eztabaidak, berriak, hausnarketak, esperientziak, sorkuntzak... partekatzeko sortua!

founded 4 years ago
MODERATORS
1
 
 

Jun dian urteetan sare sozial digitaletan zabaldu dan axioma bat da palmaren laborantza biziki kaltegarria dala beste animalientzat. Hau dala ta, antiespezista eta bizimodu beganodun pertsona askok palma olioa kontsumitzeari utzi diogu, jatorria bereizi gabe.

Baieztapen honen aldeko argumentu erabiliena monolaborantzak oihanak suntsitu ta bertako tximinoak hiltzen ditula da, dena palmondoak modu intentsibo batean landatzeko.

Hau honela da? Seguraski bai

Beraz, zertako ai naiz testu hau idazten? Palmaren kontrako arrazoiketa indiskriminatu hau antropozentrikoa ta nahiko hirikoa iruditzen zaitelako (ez da nere asmoa inor epaitzea!)


Ez dezagun gure burua engañatu: gure bizimoduak etengabe kaltetzen ditu animaliak (gizakiak barne)

  • Kotxeak erabiltzean, soinu- ta ke-kutsadura, intsektuak kristalen aurka akatu, errepideek ekosistemak suntsitu ta animaliak kaltetu etab.
  • Erosketak plastifikatuak, milaka kilometrotatik etorriak (ondorioak argiak)
  • Supermerkatutako barazki perfektu-plastifikatuak, monolaborantzaren ondorio

Eta ez gea hain urruti jun behar:
Menditik oinez ibiltzean intsektuak zapaltzen ditugu, baratzean aritzean txitxareak hil


Gure hiriko elikadura, begetala izanda ere, monolaborantzan oinarrituta dago, etekin haundigoak ematen dielako nekazariei.
Akaso soja ez da monolaborantzaren eredu garbia? Ta aguakateak? Ta garia? Ta arroza? Ta marrubiak?

Beraz, ze demontre pasatze zaigu palmakin?

Nere uste gertatzen dana da gure kontzientzia lasaitzeko sortu degun etsai bat dala, sentitzeko monolaborantzaren aurka jokatzen deula; eta ez ahaztu: tximinoekiko enpatia haundigoa sentitzen degulako, txitxareekiko baino. Gertatze zaiguna da balantza bat ite degula ideologia mantendu ta gure bizimodua kaltetzean artean, ta aldaketa hau onartze degula. Ta erabat ados nao honekin, ez pentsa!

Eta deabruan abokatu izanda: palma laborantza guztia ez da monolaborantza kaltegarritik etorria.


Nahiko nukeena da ez kriminalizatzea beste antiespezista edota bizimodu beganodun pertsonak, beaien bizimodu inkontsekuenteagatik; inork ez degulako guztiz kontsekuentea.

Ta arrazoiketa sakonago bat itea produktu batzuk kontsumitzea uzteai buruzko zergatietan.


Hau esanda, ea eztabaida mamitsua sortzen dan honen arira :)