Joan den larunbatean, Oreretan, fedibertsoaren bueltan jende talde polita bildu ginen, “Euskal fedibertsoko topaketak” izeneko jardunaldia ospatzeko. Elkar ezagutu, fedibertsoa ikusarazi eta etorkizun posibleetan pentsatzeko asmoz eta, baita ere, ondo pasatzeko asmoz. Jardunaldiak goizeko 09:30etan hasi ziren eta hitzaldien gunea antoatu ondoren, Dabidek (@[email protected]) jardunaldiak laburki aurkeztu zituen eta Goaitzek (@[email protected]) Badalab zertan datzan azaldu zuen.
Hitzaldien lehen txanda Ritarentzat (@[email protected]) eta Marcelentzat (@[email protected]) izan zen. Fedicat eta Anartist taldeetako kideak. Behin “FEDIVERS: 15 anys de mitjans socials federats” edo fediliburuxka aurkeztu ondoren, fedibertsoaren 15 urteen errepasoa egin ziguten.
Lehen hitzaldia amaitu ondoren atsedena hartu genuen hamaiketakorako eta elkar ezagutzeko.
Ondoren, Asierrek (@[email protected]) eta Axik (@[email protected]), Argia-ko kideek (@[email protected]), fedibertsoan nola murgildu ziren azaldu zuten: zergatik egiten duten talde gisa fedibertsoaren aldeko apustua eta bidean aurkitu dituzten kontraesanak zeintzuk izan diren. Uste dut eskertu egin behar dela hain gardenak izatea, beste pertsona batzuei fedibertsoan murgiltzen lagunduko baitie. Gainera, eztabaida polita sortzea lortu zuten eta entzuten ari ginen ia pertsona guztiok parte hartu genuen. Eztabaida horretan, Fedicat-eko lagunek gure proiektuen barruan sare publizitario asozialei ikusgarritasuna kentzeko oso proposamen interesgarria egin zuten. Proposamena "Resistance al 'Agression Publicitarie" (Résistance à l’Agression Publicitaire s’infiltre dans les réseaux «sociaux») delakoarena da, baina gutako askok ez genuen ezagutzen eta, egia esan, jardunaldiko ideiarik indartsuenetako bat izan zela uste dut. Joxek (@[email protected]) oso ondo laburbildu du bere blogean (Sare sozial pribatiboak vs Fedibertsoa. Hiru arau oinarrizko bezain erraz.).
Gero, bazkaltzeko ordua iritsi zen eta goizean jardunaldian egon ziren askok alde egin behar izan bazuten ere, oraindik fedibertsolari asko geratu ginen arratsaldeko saioari ekiteko.
Mikelek (@[email protected]) Abaraska (@[email protected]) zehazki zer den laburbildu zigun: zer egiten dugun eta gaur egun martxan ditugun zerbitzuak aurkeztu. Solasaldi txiki hori amaitu ondoren, joko bat proposatu zigun, eta horren bidez modu praktikoan ulertu ahal izan genuen federazioa zer den eta nola funtzionatzen duen. Jardunaldia amaitzeko, fedibertsoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin genuen, taldeka. Ideia asko atera ziren, antolatu eta gauzatu beharko ditugunak.
Badago eskatu duenik urtero honelako jardunaldi bat antolatzea. Ni, pertsonalki, bat nator ideia horrekin.
Amaitzeko, txalorik beroena gure itzultzaileei, egun osoan zehar egindako lan oparoagatik: Porru (@[email protected]), Garazi eta Eder (@[email protected]), izan ziren. Itzultzaile (eta pertsona) bikainak!!!